ZINEMA_ILEGALEKO 116. SAIOA

by

  • Postscript (Parastoo Anoushahpour, Faraz Anoushahpour, Ryan Ferko, 2024)

  • Descartes (Alejandro Alvarado, Concha Barquero, 2021)

Parastoo Anoushahpour, Faraz Anoushahpour eta Ryan Ferko-ren Postscript (Iran, Kanada, 2024) eta Alejandro Alvarado eta Concha Barqueroren (Espainia, 2021) Descartes filmen proiekzioa. Paola Buontemporen proposamena eta, ondoren, solasaldia.

Zinemaren historia mugimenduan dauden irudien suntsipenaren historia ere bada. Bere betiereko orainean bizi den bitartean, bere irudiak ezinbestez desagertu, ezkutatu, galdu behar dira. Akatsetan tematu, osatugabearen aurrean setatu, testu bat gorputzari itsatsi, adenda, gehigarri edo posdata gisa.

Postscript filmean (Parastoo Anoushahpour, Faraz Anoushahpour eta Ryan Ferko, 2024), Albert Lamorisse-ren film madarikatu baten planoak azaleratzen dira, hitzez hitz. Hegazkin-istripu bat, lata bat ur azpian eta ohar-koaderno bat, hil ondoko lan hau berreraikitzeko gida gisa. Piezak batu ezabaketa horiek deszifratzeko, mitoen eta kontrajartzen diren kontakizunen artean istorioak asmatu.

Espainiako Filmotekan aurkitutako film errebelde baten 16 mm-ko 260 negatibo-erroilu, hain zuzen, Fernando Ruiz Vergararen Rocío filmarenak, Espainian judizialki bahitu baitzuten zentsura indargabetu ondoren. Descartes (Alejandro Alvarado, Concha Barquero, 2021) filmak atzera botatako eta azken mozketatik kanpo utzitako hartualdi horiek berreskuratzen ditu. Fotograma zauritu, iraingarri, profano horien artean istorio urratu bat agertzen da.

Paola Buontempo Argentinako zinema-zuzendari, irakasle eta programatzaile bat da. Ikus-entzunezko Arteetan lizentziaduna da La Platako Unibertsitate Nazionalean (UNLP). Gaur egun, Artxibo Zinematografiko eta Ikus-entzunezkoen Masterra egiten ari da Elias Querejeta Zine Eskolan (EQZE). Festifreak – La Platako Zinema Independentearen Nazioarteko Jaialdia (Argentina) programatu zuen. 2018 eta 2023 urteen artean Mar del Platako Nazioarteko Zinemaldiko programazio-taldean egon zen. Gaur egun, Documenta Madrid-eko hautaketa-batzordeko kide da.