Zinema_ilegala
ZINEMA_ILEGALEKO 115. SAIOA
by
Nicolás Peredaren Fauna filmaren proiekzioa (Mexiko-Kanada, 2020), Marina Massidak proposatuta, eta, ondoren, solasaldia.
Fauna metafikziozko kontakizun bat da, Mexiko iparraldeko herri urrun batean kokatua. Familia-bilera bat hankaz gora geratuko da bi neba-arrebek sortutako errealitate paraleloen ondorioz. Luisak eta Gabinok orduak ematen dituzte pertsonaiak asmatzen, narkoliteraturaren patroiak eta Narcos eta antzeko telesail ezagunak oinarritzat hartuta, alegia, gaur egungo iruditeria mexikarraren zati handi baten osagaiak. Komedia absurdua eta hausnarketa poetikoa uztartuz, Fauna filmak aztertzen du nola txertatzen den narkotrafikatzaileen mundua herri-kulturan eta eguneroko pentsamenduan. Eskualdeko pertsonarik arriskutsuenak nonahikoak eta abstraktuak dira aldi berean, eta, bitartean, azpian benetako indarkeriaren mehatxua dago.
Elkarrekin aztertuko dugu harribitxi dibertigarri eta ilun hau, gure testuartekotasuneko iruditerian txertatzen diren indarkeriekin dugun urruntasuna —edo hurbiltasuna— zalantzan jarriz.
Marina Massidda (Cambridge, Massachusetts, 1995) margolaria da eta hainbat disziplinatan prestakuntza akademikoa du. Duela gutxi, pinturako masterra egin zuen UPV/EHUn, eta, amaieran, El exceso vital bakarkako erakusketa jarri zuen Arizko dorrean. Lehenago, Los Angelesen bizi izan zen, eta han zinema-ikasketetan trebatu zen, Annenberg bekadun gisa, University of Southern California-n. Gaur egun, Bilbon ekoizten ari da bere lan artistikoa, eta artelanetan errealismoaren ardatzetik irudikatzen ditu hurbileko inguruneak.