ZINEMA_ILEGALEKO 114. SAIOA

by

Abel Gance-ren (Frantzia, 1927) Napoleón filmaren zati hautatuen proiekzioa, eta, gero, solasaldia Imanol Abad Martínezekin.

Saio honen helburua da mendekoak kontakizun inperialistaz nola jabetzen diren aztertzea. Horretarako, Abel Gance-ren Napoleón filma ikusi, eta identitatea, ideologia eta teknika eraikitzeko dituen aukerak eta mugak aztertuko ditugu. Landu beharreko gaiak jasotzen dituzten hainbat eszena ikusi ondoren, honetaz hausnartuko dugu: garaikidetasuna garaiko iruditerian, aurrerapen teknikoak kontakizun inperialistak kontatzeko orduan eta mendekoengan duten potentziala. Epopeia al da Bestetasunak deskolonizatu edo birkonkistatu dezakeen heroiaren kontakizun handia? Orduan zer kontakizun geratzen da? Troiako zaldiak al daude kontakizun inperialistan?

Imanol Abad Martínez (Bilbon jaioa, 2000. urtea). Imanol Expósito Delgadoren eskutik egin zuen lehen ikus-entzunezko lana, Criaturas del Lago izenekoa, gradu amaierako lan gisa. Orain dela gutxi, 2023an, UPV/EHUko Ikerketa eta Sorkuntza Artistikoko masterra amaitu zuen. Gradu amaierako lan gisa aurkeztu zuen orain filma den ikerketa-proiektua, Aquellos que se ríen de tu melena. Doktoretza egiten hasi da: Requeté, Tercer Estado y la colectivización de identidades masculinas en el contexto vasco (Erreketea, Hirugarren Estatua eta identitate maskulinoen kolektibizazioa euskal testuinguruan). Duela urtebetetik hona, Heréticas performance-taldean parte hartzen du.