Zinema_ilegala
ZINEMA_ILEGALEKO 102. SAIOA
by
Gabriel Quiñonesek proposatutako Pienso mucho en la foto que no tomé (2022) eta Pacaman (2021) lanen proiekzioa.
Santo Domingo nekez artikulatu daitekeen hiria da. Ñabarduraz betea, kontraesankorra. Batzuetan itogarria, flamboyantaren gorriak argitzen eta Karibeko eguzkiaren distirak itsutzen duen hiria da. Gero eta grisagoa, modu kaotiko eta neurrigabean hazten da bertikalean. Higatzen den eta bere memoriari aurre egin nahi ez dion hiri batek gutxitan begiratzen dio bere buruari. Hala ere, espazio horrek makina bat istorio, barre, oroitzapen eta amets biltzen ditu.
Proiekzio hau osatzen duten bi film laburrek begirada sentikorra eskaintzen dioten Santo Domingo hiriari eta leiho bat dira Dominikar Errepublikako ikus-entzunezko sorkuntza garaikidearen panorama ikusteko:
Pienso mucho en la foto que no tomé (Samuel Caraballo, 2022, 17:44)
Samuelen haurtzaroan memoriarik ez zegoenez, obsesioa bilakatu zen artxibo filmiko bat sortzea Santo Domingo hiriko eszena laburrekin, bere kuttunen erretratuekin eta poesiarekin. Bizitzaren ospakizun bat da, maitasun keinu bat inguruarekiko eta inguruan dituenekiko.
Pacaman (Dalissa Montes de Oca, 2021, 22:54)
“‘La Duarte’ erakunde autonomo bihurtu da, hiritik bereizita, bere biosferarekin. Anabasa-burbuila hori gero eta handiagoa izango da, gorantz doan gizabide faltsuaren aurrean. Hiriko oihanean elkarrekin bizi ahal izateko, animalia zirikatu beharko da. Biziraupena primitibo, instintibo eta erraietako bihurtzen da. Garrantzitsuena eustea eta bizirik irautea izan baita. Suhartasuna sentitzen da, arriskua sentitzen da eta oihan honetan ezkutatzen den zerbait.” [Zinemagilearen webgunea]
Gabriel Quiñones, Dominikar Errepublikako zinemagile eta argazkilaria. Ikus-entzunezko Zinema eta Komunikazioan lizentziatua Santo Domingoko Institutu Teknologikoan. Gaur egun, Arte Garaikide Teknologiko eta Performatiboko Masterra egiten ari da UPV/EHUn.