Zer garen
Bulegoa zenbaki barik Bilboko Solokoetxe auzoan dagoen arte- eta jakintza-arloko bulego bat da. Ekimen hau interes partekatu baten inguruan sortu zen, besteak beste, pedagogia kritikoek, ezagutza kokatuek eta metodologia kolaboratiboek, feminismoek eta ikuspegi dekoloniala, historizazio-prozesuak, eraldaketa sozialek artearekin duten harremanak eta itzulpen kulturalak piztutako interesaren inguruan.
Bulegoa z/b praktika eta teoria gurutzatzeko tokia da, eta ekoiztea, eztabaidatzea, ideiak trukatzea eta proiektu artistikoak gauzatzea ditu ardatz. Helburu horiek betetzeko, mintegiak, aurkezpenak, proiekzioak, performanceak, hitzaldiak, elkarrizketak eta beste jarduera batzuk antolatzen ditu.
Beatriz Cavia, Miren Jaio eta Leire Vergara dira Bulegoa z/b ekimeneko partaideak. 2010ean bulegoa sortu zuten Isabel de Naveránekin batera, zeinak 2018ra arte lan egin duen haiekin. Silvia Coppola produkzio-lanez arduratzen da eta Auria Etxeandia, berriz, komunikazio-lanez. Aurretik, Jesús Arpal Moya, Alexi Hofer, Adriana Laespada, Andrea Rodrigo eta Natalia Barberiak bete zituzten eginkizun horiek. Juana Esparza, Irene Landa, Cecilia Hernández, Elena Aguado, Sara Padilla Grimalt, Silvia Coppola, Daniel Aranda, eta Abel Jaramillok graduondoko praktikak egin zituzten Bulegoa z/b-n.
Bulegoa z/b-ren aholku-batzordea hauek eratzen dute: Elena Casado, Guadalupe Echevarría (1948-2023), Yaiza Hernández, Itziar Okariz eta Ana Vujanović.