Egoitza deialdia
TIENTO: UN PRADO ABRUMADO ENTRE LAGUNAS
by
2025eko uztailaren 10a, osteguna, 19:00. Tiento II taldearen aurkezpena Bulegoa z/b-ren egonaldiaren amaieran.
TIENTO: UN PRADO ABRUMADO ENTRE LAGUNAS
Portzelanazko plateraren hondoan, esku bat beste bat jasotzen, eta oin batzuk tulipan bat ematen duenaren gainean pausatzen.
Elkarrizketaren aurretik izandako meriendan gelditutako 9 ahabiek marrazkiaren gainerako zatia estaltzen dute. Denbora eta gosea pasa behar izan ziren hondoko irudiaren zati bat agerian gera zedin.
Baxera irregularra osatu dugu eta, pilatzean, hutsune arraroak uzten ditu.
Belardi lanbrotsuan gaude oraindik.
Aintziren artean, orain bidea gero eta gehiago nabaritzen da.
Bere azalera ukipenaren bidez zuritzen da. Frikzioz, objektu baten azalerak aurkitzen duen erresistentzia, beste objektu baten gainean mugitzen denean, kontaktuan egonda, gauzetan nahasiz.
Zenbat eta gehiago jarraitu bideari, orduan eta errazago ikusten dugu.
Baten batek galdetzen du: Nondik da?
Eta norbaitek dio bide bat dagoela hortik.
Zenbat eta gehiago erabili bide bat, orduan eta gehiago erabiltzen da bide bat.
Sara Ahmedek hala dio.
Platerean, esku batek beste baten eskumuturra aurkitzen du, esku-ahurren arteko kontaktuaren aurreko keinu batean. Fruta txikiak mugitzean, formak agerian jartzen eta ezkutatzen dira. Ezinezkoa da irudi osoa izatea. Espazioa geratzen da interpretatzen jarraitzeko.
Ez dakigu hau irakurtzen duzunerako mosaikoak hor jarraituko duen. Eraberritzeak espazioa hustu du eta argi ikusten da. Deskribatu ahal dizut. Nabarmentzen da hormaren gainerako zatiaren aurrean.
Ez dakigu zenbat iraungo duen, ezta hondakin bihurtutakoan nork gogoratuko duen ere.
Aintzirak inguratzen dituen lanbrora itzultzen gara. Horiei buruz hitz egiten den bakoitzean, haien ingurua disolbatu egiten da, irudia aldatu egiten da, desberdin ikusten da.
Elkarrizketak arrastoak uzten ditu lokatzean. Arrasto bakoitzarekin, beste forma bat.
Hara honako higidura horretan, aintzirak zabaldu egiten dira.
Forma bat al da hau?
Zertarako formak ixteko erresistentzia hori? Norantz bideratzen gaitu?
Tiento pentsamendu-talde bat da, eta ikaskuntza-komunitate bat sortu nahi du irakurtzeko, idazteko eta entzuteko ariketatik abiatuta; barnekoa eta indibiduala izaten den ekintza bat kolektibizatu: hitzekin modu konplexuan pentsatu. Tiento II taldea 2025eko otsailetik ekainera izan da, eta honako hauek osatu dute, Alejandra Marquerie, Blanca Niemietz eta Jara Roset-ek koordinatuta: Concha García de la Fuente, Cristina Souto Pita, Haizea Foroni, Kristina Ortiz, Lucía Onzain, Maider Egaña, Marta Losada, Mireia Ferri, Miren Jaio, Nahia Alonso, Rita López-Barajas, Rita Sixto eta Saioa Miguel Morenok.
Tientoren proposamena 2024ko egonaldirako deialdian hautatu zuten, Nour Bishouty eta Adrian Schindler-en In between the verses winging from hill to hill, all was utterly silent lanarekin batera. Epaimahaia Carles Àngel Saurík (kuradorea), Gema Intxaustik (artista) eta Bulegoa z/b-ko kideek osatu zuten.