Egoitza deialdia
TIENTO
by
Gogoeta-talde bat sortzeko deialdia
Epea: 2025eko urtarrilaren 10etik 30era
Tiento-ren gogoeta-taldea sortzeko deialdia, Bulegoa z/b-n duen egonaldiaren barruan. Haren proiektua 2024ko egonaldirako deialdian hautatu zuten, Nour Bishouty eta Adrian Schindler-en In between the verses winging from hill to hill, all was utterly silent lanarekin batera. Epaimahaia Carles Àngel Saurík (kuradorea), Gema Intxaustik (artista) eta Bulegoa z/b-ko kideek osatu zuten.
TIENTO: LANERAKO METODOLOGIA KOLEKTIBOA
Tientok gogoeta-talde bat sortu nahi du, ikuspegi esperimentalarekin, irakurketa, idazketa eta entzutearen bidez hausnarketa egiteko hitzak, hizkuntzak eta irudiak nola zeharkatzen duten munduan egoteko dugun moduaz, eta gogoetaren ekologia proposatzeko.
Gogoetaren ekologia terminoarekin, gure ingurunearekin harremanak izateko modu koherente eta kontzienteez ari gara, sinkronia eta oreka bilatuz inguratzen gaituenarekin. Gure ustez, hizkuntza eta hitza ardatz gisa hartzen dituen ikerketak munduan egoteko modu jasangarriagoak lantzen ditu.
Gure helburua da a priori barnekoa eta indibiduala den ekintza bat kolektibizatzea: hitzekin modu konplexuan pentsatzea. Kolektibitatean, aukera dugu ezagutzen ez dugunetik ikasteko, eta beste batzuekin topo egiteak eragiten duena sentitzeko.
Deialdi osora sartzeko, egin klik hemen.
Parte hartu nahi duten eta topaketetara joan ahal diren pertsonek inprimaki hau bete eta sarrerako testuari erantzun beharko diote (gehienez 1.000 hitz).
Tiento 2023ko irailean sortu zen, Jara Roset, Lorenzo Galgó eta Blanca Niemietz-en eskutik. Hasieran, irakurketa-, idazketa- eta entzute-talde bat zen, 2023ko irailetik 2024ko ekainera ANTI Liburudendan hilero elkartu ziren 13 pertsonaz osatua; hor, hitz mintzatuaren eta idatziaren erabilera eta formatu desberdinekin esperimentatu zuten, irakurketen eta ariketen bidez. Orain, ANTI Liburudendan eta Bulegoa z/b-n jarraitzen du, lan-metodologia kolektiboa lantzeko asmoz.