SVEN LÜTTICKEN: HIRI GLOBALISTA ETA ITUN LURTARRAK

by

Sven Lütticken-en Hiri globalista eta itun lurtarrak da aldizkako topaketen bidez egituratzen den Space is The Place/The Place is Space programako hirugarren topaketa. Programaren helburua da artea praktika kritiko gisa aztertzea, tresnak eskaintzen baititu gelditzeko, begiratzeko eta munduan kokatzeko, edota egoerak sortu, bizitzeko moduak iradoki eta espazioa sortzeko.

HIRI GLOBALISTA ETA ITUN LURTARRAK
Hegoalde globaleko migrazioari eusten ahalegintzen den bitartean, globalizazio neoliberalak etengabe bideratzen ditu kapitala, erbesteratuak eta turistak metropoli-zentroetara, eta hango biztanleen bizitza eta lana gero eta gehiago zailtzen ditu, eta iraunkortasuna gutxitu. Lehen, kontua zen jakitea ea posible zen globalizazio-mota berri bat izatea (altermundialismoa). Gaur, galdera honela birformulatu ahal dugu: nola bideratu politika egiteko forma lurtar bat globalizazioaren barruan eta haren kontra? nola egin dezaketen ekimen (trans)lokalek globalizazioaren azpiegitura batzuen erabilera kritikoa, itunak eta korapiloak sortzeko giza bizitzen eta gizakienak ez diren bizitzen formen eta, orobat, planeta osoaren espoliazio estraktibistari aurre egiteko? Jakina, galdera horiek ezin dute dena barnean hartu. Hala ere, eguneroko praktikako agindu kontraesankorretan dute sorburu; are gehiago artearen munduan, globalizazioaren onura hartzen baitu.

Sven Lütticken artearen historiako irakaslea da Amsterdameko Vrije Universiteit-en. Hainbat liburu idatzi ditu, besteak beste, Cultural Revolution: Aesthetic Practice after Autonomy (Sternberg Press, 2017). Orain dela gutxi “Toward a Terrestrial” saiakera argitaratu du e-flux journal-en, eta aurki aterako den Futurity Report (Sternberg Press) editatu du Eric de Bruyn-ekin batera.