SIMON ASENCIO: LEFT / WRITE (RESCRIPT): 4 IRAKURKETA SAIO

by

Iturria: Tede Matthews-en artxibo pertsonala.

Bulegoa z/b-ko egonaldiaren parte gisa, Simon Asenciok 5 saio ireki aurkeztuko ditu saiakerak, transkripzioak eta poemak irakurtzeko, Left/Write! kongresuari eta landareen bizitzari lotutako mugimendu politikoaren nozioari buruzko bere ikerketaz. Honako saio hauetako edozeinetan parte har dezakezu:

Osteguna 09/12 – 19:00
How Does Writing Arise From & Affect Our Communities?
(Left/Write! kongresuko lehenengo mahai-inguruaren transkripzioa)

Asteartea 09/17 – 19:00
The Feminist Plant: Changing Our Relation with The Water Lily
(Prudence Gibson eta Monica Gaglianoren saiakera)

Ostirala 09/20 – 19:00
The Politics of Feminist Writing
(Left/Write! kongresuko tailer baten transkripzioa)

Asteartea 09/24 – 19:00
Resist Like A Plant! On the Vegetal Life of Political Movements
(Michael Marder-en saiakera)

SIMON ASENCIO: LEFT / WRITE (RESCRIPT)
New Narrative idazketa esperimentaleko mugimendua 1970eko hamarkadaren amaieran azaldu zen San Frantziskoko poesiaren eszenan, Bruce Boone eta Robert Glücken testuen eta Small Press Traffic liburu-dendan antolatutako idazketa-tailerren inguruan. Steve Abbott poetak asmatu zuen terminoa esperimentu batzuk deskribatzeko: horietan zurrumurrua, promiskuitatea, faxa, zerrendak, elementu ez narratiboak, albisteak eta difamazioak erabiltzen zituzten narratiba idazteko bitarteko gisa.

New Narrative Estatu Batuetako eskubide zibilen, mugimendu beltzaren eta sexu-askapenaren testuinguruan sortu zen. Mugimendua osatu zuten poeta, idazle eta aktibista askotarikoek beren bizitzak islatzeko gai ziren forma poetikoak entseatu zituzten. Idazkera pertsonal, erlazional eta urratzaile baten bidez, New Narrative mugimenduaren esperimentuak hizkuntza aktibo eta emantzipatzailera hurbildu ziren. 

Ronald Reagan lehen aldiz Estatu Batuetako presidente izendatu ondoren, mugimenduko kide batzuek biltzar bat antolatu zuten, poesia komunitarioko taldeak elkartu, eta beren bizitzako eta laneko arlo politikoaz hausnartzeko. Left/Write biltzarra 1981ean egin zen San Frantziskoko Noe Valley Ministry-n. Ahalegin bat izan zen literatura-praktiken bidez elkartasun politikoa sortzeko. Alderdi artistikoa, hezitzailea eta politikoa uztartuz, 300 idazle bildu zituen bi egunetan, tailer, eztabaida, erakusketa eta ekitaldien inguruan. Biltzarra behin bakarrik egin zen, ez zuten berriz antolatu.

Left/Write (Rescript) azterketa performatiboko egoera gisa planteatzen da, gertaera hori izateko baldintzak ikertzeko reenactment metodoaren bidez. Ikerketak biltzarraren transkripzioa erabiltzen du partitura gisa, hitz egiteko, irakurtzeko eta antolatzeko, eta moduak bilatzen ditu han eta orduan ikasi, eta hemen eta orain ditugun erantzukizunak aztertzeko.

Simon Asencioren lana performanceen, argitalpenen, erakusketen, azterketa kolektiboko egoeren eta lankidetzako proiektuen forma hartzen du. Performancearen, filologiaren eta pedagogia kritikoaren berariazko ikerketa-metodologiak erabiltzen ditu. Bere egungo ikerketak testu-praktikek sortutako soziabilitate-moduak ditu ardatz, bereziki, praktika politikoaren eta aktibismo politikoaren arteko harremana. 2021etik Virginia Woolfen amaitu gabeko Anon saiakeraren itzulpen performatibo bat garatzen ari da; saiakera anonimotasunaren etikari eta rapsoden biziraupenari buruzkoa da. 2022an, a-pass/performance eta eszenografia ikasketa aurreratuetako ikertzaile elkartua izan zen Bruselan, Quire Whids ikerketarekin. Gaur egun, Left/Write (1981, San Frantzisko) biltzar politiko eta literarioaren transkripzioarekin ari da lanean, berreraikuntza performatibo bat lortzeko helburuarekin.

Proiektu honek Parisko Centre National des Arts Plastiques erakundearen ikerketa-beka bat du.