Pribatutasun politika eta cookie-ak erabiltzea
1. Pribatutasun-politika
Webgunean nabigatzean edo webgunearen bidezko komunikazio-eskaeren ondorioz bil daitezkeen datu pertsonalen tratamenduari eta babesari buruz duen politikaren berri ematen die Bulegoan webgunearen erabiltzaileei.
Ildo horretan, Bulegoan bermatzen du datu pertsonalak babesteko indarrean den araudia betetzen duela, hain zuzen, Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoan eta DBLO Garatzeko Araudia onartzen duen abenduaren 21eko 1720/2007 Errege Dekretuan jasota dagoena. Webgunea erabiltzean onartu egiten da pribatutasun-politika hau.
1.1 Datuen bilketa, xedea eta tratamendua
2016/679 Araudia (EB), 2016ko apirilaren 27koa, Europako Parlamentuarena eta Kontseiluarena, datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzkoa jarraikiz, eta gaiari buruz estatuko araudiak ezarritakoarekin bat, Bulegoan izaera pertsonaleko datuen bilketari buruzko informazioa eman behar die webgunearen erabiltzaileei, eta datu horiek posta elektroniko bidez edo webgunean diren inprimakiak betez jaso daitezkeela jakinarazi. Ildo horretan, Bulegoa izango da aipatutako baliabideak erabiliz bildutako datuen erantzulea.
Era berean, erabiltzaileei jakinarazten diegu bildutako datuen tratamenduaren xedeak honako hauek direla: erabiltzaileek egindako eskaerei erantzutea eta gure kontaktuen agendan sartuz newsletterrak jaso ditzatela; gainera, web-orriaren edo sare sozialen bidez eta posta elektronikoz edo telefonoz egindako informazio-eskaerei erantzuteko ere erabil daitezke datuak.
Modu automatizatuan edo ez automatizatuan egindako eragiketa, kudeaketa eta prozedura teknikoak datu pertsonalen tratamendutzat hartzen dira, izaera pertsonaleko datuak biltzea, gordetzea, aldatzea, bidaltzea eta datu horiei buruzko beste ekintza batzuk egitea ahalbidetzen badute.
1.2 Informazioa hirugarrenei jakinaraztea
Bulegoan erabiltzaileei jakinarazten die datu pertsonalak ez dizkiela hirugarren erakundeei lagako, salbuespen hauekin: lagapena legezko betebeharra izatea eta zerbitzu bat eskaintzeak behartu egiten badu datuak tratatzeko arduradunarekin kontratu-harremana izatera. Kasu horretan, Bulegoan erabiltzailearen berariazko baimena izan beharko du datuak hirugarren horri lagatzeko.
1.3. Erabiltzaileen eskubideak
Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 Lege Organikoak datu pertsonalen tratamenduarekin lotutako eskubide batzuk erabiltzeko aukera ematen die interesdunei. Betiere, erabiltzailearen datuak Bulegoan tratatzen baditu. Erabiltzaileek datuak eskuratzeko, zuzentzeko, ezabatzeko eta aurka egiteko eskubidea dute, datu pertsonalen babesaren inguruan indarrean den legezko araudiaren arabera.
Eskubide horiek erabiltzaileak berak baliatu beharko ditu. Nolanahi ere, erabiltzaileak baimendutako pertsona batek ere balia ditzake, legezko ordezkari gisa. Kasu horretan, legezko ordezkariak interesdunaren izenean ari dela ziurtatzen duen dokumentazioa aurkeztu beharko du.
1.4 Albiste-buletinak edo Newsletterrak
Bulegoan zuk emandako informazioa tratatzen dugu gure jarduerei buruzko informazioa zure helbide elektronikora bidaltzeko, besterik ez, edo guk antolatutako ekitaldietara gonbidatzeko. Emandako datuak gorde egingo ditugu zuk jarduera hori etetea eskatzen ez duzun bitartean. Datuak ez zaizkie hirugarrenei lagako, legeak lagapena egitera behartzen duen kasuetan izan ezik. Bulegoan zure datu pertsonalak erabiltzen ari ote garen egiaztatzeko eskubidea duzu, eta, beraz, datu pertsonal horietara sartzeko, zuzenak ez direnak zuzentzeko edo jaso zireneko xedeetarako beharrezkoak ez direnean ezabatzea eskatzeko eskubidea duzu.
2. Cookieen gaineko politika
Webgune hau erabiltzeak Cookieen gaineko Politika honek aipatzen dituen cookieen berri izatea eta instalatuko direla onartzea dakar.
2.1. Zer dira cookieak?
Erabiltzailea web-orri jakin batzuetan sartzean haren ordenagailuan deskargatzen den fitxategia da cookiea. Cookieen bidez web-orriak aukera du, besteak beste, erabiltzailearen edo bere ekipamenduaren nabigatze-ohiturei buruzko informazioa gordetzeko eta berreskuratzeko, eta, jasotako informazioaren eta ekipamendua erabiltzeko moduaren arabera, erabiltzailea nor den igartzeko erabil daitezke. Cookieak propioak edo hirugarrenenak izan daitezke, igorle den ekipamenduaren edo domeinuaren kudeatzailearen arabera. Cookie propioak webgunearen editoreak berak kudeatzen duen ekipamenduak edo domeinuak kudeatzen ditu, eta hirugarrenen cookieak, berriz, hirugarren erakundeek kudeatzen dituzte, eta horrela eskuratutako datuak tratatzen dituzte.
2.2. Webgune honek erabiltzen dituen cookieak
Cookie teknikoak: aukera ematen diote erabiltzaileari web-orrian, plataforman edo aplikazioan zehar nabigatzeko, eta horretan dauden aukerak edo zerbitzuak erabiltzeko. Aukera horien artean daude, besteak beste, datuen trafikoa eta komunikazioa kontrolatzea, saioa identifikatzea, sarbide mugatua duten guneetara sartzea, eskaera baten osagaiak gogoratzea, eskaera baten erosketa-prozesua gauzatzea, ekitaldi batean izena emateko edo parte hartzeko eskaera egitea, nabigazioan zehar segurtasun-osagaiak erabiltzea, bideoak edo soinuak zabaltzeko edukiak gordetzea eta sare sozialen bitartez edukiak partekatzea.
Pertsonalizatzeko cookieak: aukera ematen diote erabiltzaileari zerbitzuan sartzeko bere gailuan irizpide batzuen arabera aurrez zehaztutako ezaugarri orokor batzuekin; adibidez, hizkuntza, zerbitzura sartzeko erabiltzen den nabigatzaile mota, zerbitzura sartzeko erabiltzen den eskualdeko konfigurazioa eta abar.
2.3. Nola desgaitu daiteke cookieen erabilera?
Erabiltzaileak edozein unetan desgaitu dezake webguneko cookieen funtzionamendua eta atzera bota horiek erabiltzeko emandako baimena. Nabigatzailearen konfigurazioaren bidez egin daiteke, baina horrek eragina izan dezake webean zehar nabigatzeko ahalmenean edo webaren funtzio batzuen funtzionamendu egokian.
2.4. Kanpoko web batzuetarako estekak
Webgunearen erabiltzaileek aukera dute esteken bidez kanpoko web batzuetara sartzeko. Erabiltzaileak web horietakoren bat bisitatzen duenean titularraren webgunetik ateratzen da eta beste web horren ingurunera sartu; bertan, beste era bateko cookieak erabil ditzakete. Titularrak ezin ditu eskuratu beste web horietako cookieetan gordetako datuak, eta ez du cookie horien gaineko erantzukizunik izango erabiltzaileak titularraren webgunea utzi eta gero.
Pribatutasuneko, Datuen babeserako eta Cookieen inguruko Politika hori buruz zalantzarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan helbide elektroniko honen bidez: bulegoa@bulegoa.org