NOUR BISHOUTY + ADRIAN SCHINDLER: IN BETWEEN THE VERSES WINGING FROM HILL TO HILL, ALL WAS UTTERLY SILENT

by

  • Royal Mail Archive-ko artxiboa. Londresko Postal Museum. Argazkia: Nour Bishouty eta Adrian Schindler.

  • Irakurketa- eta idazketa-taldea Darat al Funun-en, Amman. Argazkia: Badr Al-Attiyat.

In between the verses winging from hill to hill, all was utterly silent
Nour Bishouty eta Adrian Schindlerren aurkezpena
Eguna: asteartea, 2025ko irailaren 9a 19:00. 

Nour Bishouty eta Adrian Schindlerren aurkezpena, Bulegoa z/b-n izango duten egonaldiaren hasieran. In between the verses winging from hill to hill, all was utterly silent Tiento-ren gogoeta-taldearen proposamenarekin batera hautatu zuten 2024ko egonaldien deialdian. Epaimahaia Carles Àngel Saurík (kuradorea), Gema Intxaustik (artista) eta Bulegoa z/b-ko kideek osatu zuten.

NOUR BISHOUTY + ADRIAN SCHINDLER: IN BETWEEN THE VERSES WINGING FROM HILL TO HILL, ALL WAS UTTERLY SILENT
Najati Sidqi intelektual palestinarraren eta Nour-en aitona Habib Bishoutyren biografiak dira proiektuaren abiapuntua. Erregistro dokumentalaren eta fikzioaren arteko lerradurak arakatzea da helburua, kultura-kontserbazioaren eta etorkizun espekulatiboen oinarri gisa. Diziplina anitzeko eta elkarlaneko metodoen bidez eta artxiboko materiala, fabulazio kritikoa eta herri-ipuinak erabiliz, hausnarketa bat proposatzen du Palestinako historiografia desegiteko prozesuari buruz. Abian den ikerketa horretan, kantak, panfletoak eta gutunak euskarri modukoak dira; batetik, mugetan eta denboran zeharreko ibilbideak ekartzen dituzte gogora, eta, bestetik, sistematikoki ezabatutako narratiben barruan erresistentzia-ekintza gisa duten rola ikertzen dute.

BIOGRAFIAK
Nour Bishouty diziplina anitzeko artista bat da. Bideoa, eskultura, paperezko lanak, irudi digitalak eta idazketa erabiltzen ditu. Artxiboen memorian dauden hutsuneak eta mendebaldeko ezagutza eta fantasia lantzen ditu batez ere, eta gaizki-ulertuaren aukera sortzaileekin, artikulazioarekin eta baimenarekin lotura duten gaiak aztertzen ditu. Bere lana nazioartean erakutsi da, besteak beste, Museo Universitario del Chopo (Mexiko Hiria, 2026), Liverpool Biennial, Cooper Cole (Toronto), Nuit Blanche (Toronto), Art Jameel (Jeddah), Quebeceko La Biennale, MOCA Toronto, Darat Al Funun (Amman), Casa Árabe (Madril), Mosaic Rooms (Londres) eta Beirut Art Centre guneetan.

Adrian Schindler artista bisual eta zinegile frantziar-alemaniar bat da. Europako legatu faxistak eta kolonialak aztertzen ari da, lente biografiko baten bidez, eta batez ere filmetan, performanceetan, instalazioetan eta ekitaldi publikoetan gauzatzen den elkarlaneko praktika batekin. Teoria dekolonialetik eta zurikeriaren teoria kritikotik (CWT) abiatzen da, eta dokumentu historikoak erabiltzen ditu tresna performatibo gisa, egungo botere-harremanetan iragana nola agertzen den adierazteko. Besteak beste, MACBA (Bartzelona), La Casa Encendida (Madril), Collection Lambert (Avignon), FID (Marseilla), Centre d’art Le Lait (Albi), The Green Parrot (Bartzelona) eta Mahal Art Space (Tanger) guneetan aurkeztu du bere lana.