Irakurketa taldeak, OHO
McKenzie Warken irakurketa-tailerra: Trans idazkera munduaren amaieran
by
07/02/2023 16:30
Borroken historia desberdinak izan arren, mundu osoko trans pertsonek produkzio kapitalistaren garapen-etapa bera dute. Tailer honetan, ingelesez eta gaztelaniaz idatzitako trans literaturaren berritasunak partekatuko dira, horietatik zeinek duen elementu komunik eta zeinek ez ikusteko.
Irakurketa-tailerrean parte hartzeko, idatzi hona: bulegoa@bulegoa.org
McKenzie Wark idazle eta akademiko bat da, Australian jaio eta New Yorken egoitza duena. Honako hauek dira espainierara itzulitako liburuak: Un manifiesto hacker (Alpha Decay), La playa bajo la calle (Hermida), El capitalismo ha muerto (Holobionte) eta Vaquera Invertida (Caja Negra). Raving da haren libururik berriena, eta Duke University Pressek argitaratu du.