MARION CRUZA LE BIHAN + AITOR IZAGIRRE: X-K INOIZ EZ DU LEKUA MARKATZEN

by

Marion Cruza Le Bihan eta Aitor Izagirreren X-k inoiz ez du lekua markatzen da aldizkako topaketen bidez egituratzen den Space is The Place/The Place is Space programako laugarren topaketa. Programaren helburua da artea praktika kritiko gisa aztertzea, tresnak eskaintzen baititu gelditzeko, begiratzeko eta munduan kokatzeko, edota egoerak sortu, bizitzeko moduak iradoki eta espazioa sortzeko.

X-K INOIZ EZ DU LEKUA MARKATZEN

“Degradazioa eta galera dira aldaketaren alde ilunak, erreprimitutako eta emoziozko gai bat. Bada degradazioaren pornografia bat, sexuaren eta heriotzaren pornografia dagoen bezalaxe.”
[Kevin Lynch: Echar a perder, un análisis del deterioro, 1990]

Geometrian, periferia terminoak figura lerro-makur baten inguramenduari dagokio. Solido baten kanpoko azalerari ere esaten zaio. Periferiak nukleo bat inguratzen du. Nukleoa hiri bat izan daiteke, baina periferiek beren nukleoa izaten dute. Aldirietan ere erdiguneak izaten dira. Kasu honetan muina bidegurutze batean dago, mendeetan barrena ibaien arteko arroa gurutzatzeko aukera eman zuten bi bideren arteko elkargunean. Guk biok hainbat urtez inguratu genuen gunea, garraiobide publikoan iparretik eta autoan hegoko perimetrotik. Autoan ere goitik ikusten genuen, tunelaren irteeran. Gutxitan zeharkatu genuen, oinez ia inoiz ez, film bat egitea erabaki genuen arte.

Gunetik ibiltzen hasi ginen egitura narratiborik gabe. Sekuentziak asmatu genituen barrutik begiratuta. Irudiek bote egiten ziguten. Zer kontatzen zuten? Eta zer kontatzen duten orain eta zergatik? Eta zertarako gure filma? Erantzun batetik hurbilen dagoena “peripezia” terminoak ematen digu, periferia hitzaren aurrezki greko bera duenak. Peripeziak aipamena egiten dio gauzen bilakaera aldatzen duen eta hondamendia ere ekar dezakeen gertaera bati. Benetako bizitzan, ezusteko bat da.

Guneko erliebeko espazio posibleek, haien ehundurek eta ibilbideek forma aldakorrak eskaintzen dituzte. Leku bat, berez, amorfoa da. Ulertu edo identifikatu ahal dugula uste dugu, baina ez da horrela; ez bada, agian, gure emozioetan eta portaeran jokatzeko duen moduagatik. Psikogeografiak ondorio eta arrazoi horiek aztertzen ditu. Haien estrategian inspirazioa hartuta, ibilbide bat proposatuko dugu. Trenez aterako gara Bilbo erditik, laneguna den larunbat batean, goizeko 9etan. Oinez ibiliko gara gure astialdian. Lau bat orduz, 10 bat km.

Marion Cruza Le Bihan eta Aitor Izagirreren X-k inoiz ez du lekua markatzen da aldizkako topaketen bidez egituratzen den Space is The Place / The Place is Space programako laugarren topaketa. Programaren helburua da artea praktika kritiko gisa aztertzea, tresnak eskaintzen baititu gelditzeko, begiratzeko eta munduan kokatzeko, edota egoerak sortu, bizitzeko moduak iradoki eta espazioa sortzeko.

Irteteko ordua:
09:00

Irteteko lekua:
Abandoko geltokia
Plaza Biribila, 2
48008- Bilbo

Plaza mugatuak. Jardueran parte hartzeko, eta ibilaldia egin ondoren, taldearekin batera bazkaltzera joan nahi den berresteko, idatzi hona: bulegoa@bulegoa.org

Izena emateko epea azaroak 18an, astelehena, amaitzen da.

Marion Cruza Le Bihan eta Aitor Izagirre artistak eta irakasleak dira. 2013. urtetik, hainbat proiektutan aritu dira lankidetzan, aipagarriena Giltzapekoak: Notas sobre la reclusión erakusketa, Pablo Marterekin batera komisariatu zutena (Koldo Mitxelena Kulturunea, Donostia-San Sebastián 2016). Marionek praktikatik abiatuta ikertzen ditu filmak imajinatzeko moduak eta “eszenen” eraikuntza. Horrek barnean hartzen ditu bideo eta fotografiako lanak, elkarrizketen idazketa, performanceak, marrazkiak eta instalazioak. Horrez gain, ikus-entzunezko muntaketen zuzeneko saioak egiten ditu. Aitorrek filosofia ikasi zuen Donostian, eta urte askotan parte hartu du musika esperimentaleko euskal eszenan. Testuak argitaratu ditu zenbait fanzine eta aldizkaritan. Gaur egun, paisaiaren espazioa eta espazioaren paisaia nola edo hala jorratzen dituzten filmetan egiten du lan.