Lucia Onzain. 72/49. Etorkizuneko liburua irakurketa-taldearen hamazazpigarren saioa.

by

72 urteko tartea dago Stéphane Mallarmé-ren Un coup de dés jamais n’abolira le hasard poemaren eta Marcel Broodthaers-en Un coup de dés jamais n’abolira le hasard lanaren artean (1897koa lehena /1969koa bigarrena). Broodthaers idazleak “alde batera utzi zuen” idazketa, eta arte bisualetik landu zuen artista gisa beste idazle baten, Mallarmé-ren liburua; eta Mallarmé-k sakon ikertu zituen “liburuaren” kontzeptua eta irakurtzeko moduak, Erabateko Lanaren (edo Liburuaren) bila.

John Berger-en aita eta Tilda Swinton-en aita.

Don Giovanni, aipatzen ez den arren badenaren adibide gisa; El Burlador de Sevilla (1612 ingurukoa, Tirso de Molinari egotzia), hor tipografoak “s” jarri baitzuen “d” jarri ordez, “postegia” edo egitate alternatibo moduko zerbait sortuz XVII. mendean.

Etorkizuneko liburua irakurketa-taldearen azken saioan, transmisioaren ideiari helduko diogu, auzi horietatik abiatuta.

Lucia Onzain (Bilbo, 1964). Bartzelonako Arte Ederren Fakultatean, Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHUn), Accademia de Roma-n, New York University-n eta Donostiako Artelekun jaso zuen prestakuntza. Haren ustez, artea, bizitzeko modu bat izateaz gain, ezagutza-forma bat ere bada, eta exegesiak gero eta beharrezkoagoak dira hor. Hargatik, Etorkizuneko liburua irakurketa-taldeko kidea da.

Etorkizuneko liburua proiektua performancea egiteko Corpus sarearen barruan garatu da. Honako hauek eratzen dute Corpus sarea: Bulegoa z/b (Bilbo),
Contemporary Art Centre (Vilnius), KW Institute for Contemporary Art (Berlin), If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution (Amsterdam), Playground
(STUK Kunstencentrum & M-Museum, Lovaina) eta Tate Modern (Londres): www.corpus-network.org.

Corpus sareak Europar Batasuneko Europa Sortzailea programaren finantziazioa jaso du.