Hormaren kontrako ekoizpenak
… KOLPERIK EZ. UDA HASIERAKO JAIA
by
Ostirala, 2025eko uztailaren 18a, 19:00-22:00.
Bulegoa z/b-k hilabete beranduago eta programa honekin ospatuko du… Kolperik ez, uda hasierako jaia*:
19:00: Maia Villot: Natura Morta (Bulegoa z/b)
19:30: Campamento Rumano: Amenaza de paz. Bideoklipa (Bulegoa z/b)
20:30: Mattin eta Alex presentan: Acid Loverz Rock Live (Sarean)
21:00: Aura: Nosoy nada divertida (Sarean)
*Irati Peluagaren kartela.
TOKIAK:
Bulegoa z/b
Solokoetxe, 8
48006 Bilbo
Sarean
Mariaren Bihotza plaza, 4
48003 Bilbo
MAIA VILLOT DE DIEGO: NATURA MORTA
Lore eroriak edo fruta ustelak.
Azala azalarekin eta luma lumarekin.
Natura hila, hila edo oraindik bizidun, bizidun edo oraindik bizirik.
Momentu batez bizidun, une batez bizidun, bizitza-une bat.
Une bateko bizitza, bat-bateko bizitza, geldirik den bizitza, oraindik bizirik.
Natura lasaia, presarik gabe.
Ez naturarik, ez hilik
CAMPAMENTO RUMANO: AMENAZA DE PAZ
Amenaza de paz da Campamento Rumanoren azken albumaren izena. 2024an grabatuta dago Bilboko Pookah Sound estudioan. Diskoak 45 bira minutuko, 12’’, eta zazpi kantu biltzen ditu. Lehen kantuak albumaren izen bera du, saxoz eta xilofonoz konposatuta dago eta Geza X-ren Deadbeats-en eragina du. Kantuaren bideoklipa Bulegoa z/b-ren Solstiziorako ekoitzi da berariaz.
MATTIN ETA ALEX PRESENTAN: ACID LOVERZ ROCK LIVE
Acid Loverz Rockek (Sunny Wright IV eta Raff Lauren) entzute elektronikoaren berrirakurketa koherente bat proposatzen du, baliabide fisikoen bidez, acid, dub eta technoa fusionatuz soinu-esperientzia ukigarri batean. Helburua ez da formatuak suntsitzea, baizik eta pertzepzioa berrantolatzea: soinua elkargune bihurtzen du, eta analogikoak digitalarekin hitz egiten du, hierarkiarik gabe. Klubetatik hasi eta DLC Kultur-eraino, elektronika organikoa proposatzen du, eta musika-sorkuntza gorputzera eta entzuteko ekitaldi kolektibora hurbiltzen du.
AURA: NOSOY NADA DIVERTIDA
Takoyaki-errezeta
Otarrainxka-temakia
Eta tteokbokki gozo eta mina
Arrosa gozoa da, bi lore arrosa ditut eskuan, uda hasten da, hala uste dut. ❀
BIOGRAFIAK:
Maia Villot de Diego artista da, eta Bilbon bizi eta lan egiten du. Bere praktika artistikoaren ardatza da arreta-mota bat sortzea kontenplazioari, entzuteari eta irudiei beren kabuz hitz egiteko denbora emateari lotuta. Aukerak irekiz, begiratzeko, entzuteko eta egoteko beste modu batzuk proposatuz. Dagoeneko hor dauden gauzak argitaratuz. Hainbat formatutan lan egiten du, proiektu bakoitzak dituen beharren arabera, eta gorputza eta ahotsa bere praktikan ageri-agerian dauden bi elementu dira.
Campamento Rumano Bilboko punk talde bat da, baina kideetako bat Madrilen bizi da 1999tik. Bikote gisa sortu ziren, eta kide gehiago sartu zuten beren ideia musikalak gauzatu ahal izateko. Taldea ezaguna da bere letra adarjotzaile eta sarkastikoengatik. Orain arte 2 EP argitaratu dituzte, El punk está lleno de sinvergüenzas (2018) eta Visiones (2022). 2024an, lehen albuma argitaratu zuten, Amenaza de paz (2024).
Acid Loverz Rock Nafarroako proiektu bat da, Sunny Wright IV eta Raff Lauren-ek Iruñean sortua, musika elektronikoa baliabide analogikoekin berrasmatzen duena. Acid house estiloa, techno gordina eta dub-a fusionatzen dituzte, kaseteak, nahasgailu zaharrak eta pedalak erabiliz, akats teknikoez eraldatuz soinu-esperientzia aztertzeko. “Dub cuevas” mitikoetan —bien arteko gau intimoetan— diskoak jartzen hasi ziren, eta orain publikoa konplize bihurtzen da haien ikuskizunetan. Hona hemen haien filosofia: perfektua ez dena ospatzea, zarataren bidez giza loturak sortzeko.
Aura nire izena da, benetan! Duela gutxi hasi naiz benetan esperimentatzen. Gauza asko gustatzen zaizkit, ezer gutxi gehiago.
Kawaii begidun edit-ak gustatzen zaizkit, animea gustatzen zait, distira egitea gustatzen zait, herdoiltzea gorroto dut, gorroto dut poltsa itxita eraman behar izatea, eta asko gustatzen zait carbonara zaporea duen Buldak-a.