Hormaren kontrako ekoizpenak
Juan Domínguez: Dagoenaren eta oraindik ez dagoenaren artean
by
Juan Domínguezek gertaerak eten, eta denbora-tarte sortu nahi du, haren iragana haren etorkizunean txertatzeko. Obra honetan haren ikuspenak gauzatu, eta hizkuntzaren bidez ezezaguna denarekin topatzeko duen desira islatu du. Hamasei urte dira Domínguezek ez zuela bakarrik lan egiten. Orduko hartan, haren lanaren koreografiarekin testu bat jartzen zuen txarteletan, ikusleek irakurtzeko. Orain, bere burua hartuko du hizpide, eta autorretratu bat sortuko du, bere lagun batzuk eta bere burua aipatuta, hitzaren zentzurik zabalenean.
Sarrera: 5 €
Online eskuragarri, BADen bulegoan eta Bulegoa z/b-ren egoitzan, saioa hasi baino 30 minutu lehenago.
Sarrera mugatua.
Kontzeptua eta interpretazioa: Juan Domínguez
Produkzioa: Juan Domínguez
Laguntzak: Tanznacht Berlin, Tanzfabrik Berlin/ apap-advancing performing arts project – Performing Europe 2020 / EU – Creative Europe Programme.
Produkzio exekutiboa: Manyone
Juan Domínguez pailazo kontzeptuala, cowboy magikoa, modelo poeta eta plazeraren kuradorea da, arte eszenikoetan, dantzan, antzerkian eta performancean. Madril, Berlin eta Brusela hirien artean bizi da eta lan egiten du. Lanean, kode desberdinen artean dagoen harremana ikertzen du, eta fikzioa eta errealitatea erabat urtzearen alde egiten du, bata erabiliz bestea ekoizteko.
Dagoenaren eta oraindik ez dagoenaren artean jarduera Bilboko BAD jaialdiaren barruan aurkeztuko da Bulegoa z/b-ren lankidetzarekin. Aurreko egunean, Urriak 18an, Juan Domínguezek My Only Memory lana aurkeztuko du, BAD jaialdiaren barruan.