Irakurketa taldeak, OHO
JOSEBE MARTÍNEZ: EMAKUMEAK ETA ERBESTERATZEAK. III. SAIOA
by
III. SAIOA: BIKTIMAREN AROA: LEKUKOAREN KULTURA-INDUSTRIA*
Gure garaia Lekukoaren aro (L’Ère du témoin, A. Wieviorka, 2006) gisa kontzeptualizatuta, Europan eta Amerikan biktimaren figurari buruz dauden genealogia teorikoak aztertuko ditu saio honek. Horretarako, biktima politikoak Espainiako estatuan duen funtzio eta leku hierarkizatuan jarriko du arreta, eta, bigarrenik, biktimaren merkatuaren eta industrializazioaren logika aztertuko du, hedabide masiboetan kultura-kontsumorako produktu gisa.
Biktimaren aroa: lekukoaren kultura-industria Josebe Martinezek koordinatutako Emakumeak eta erbestaratzeak seriearen hirugarren irakurketa saioa dugu. Hiru saio ditu serie honek: literatura dekolonialari buruzkoa, Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutako emakume artistei eta intelektualei buruzkoa, eta, kultura-industriaren parte modura, biktimak gaur egun duen irudiari buruzkoa. Saio bakoitzak 2-3 ordu iraungo du; koordinatzaileak sarrera egin ondoren, eztabaida hasiko da, planteatutako irakurketaren inguruan.
* Saio honek Mundo(s) de víctimas I. Dispositivos y procesos de construcción de la identidad proiektua du abiaburu (Biktimen mundua(k) I. Identitatea eraikitzeko gailuak eta prozesuak) [MICINN, 2011, CSO2011-2245].
IZEN-EMATEA: irakurketa-saioan parte hartu eta hautatutako bibliografia jasotzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org
PARTE-HARTZEA: aurrez-aurrekoa eta online (zoom: https://zoom.us/j/96426812752).
KOPURUA: gehienez 15 lagun (aurrez-aurreko parte-hartzea).
Aurrez Quel che resta di Auschwitz irakurtzea, Giorgio Agamben, 1998 (zatia); eta Mi vida después ikustea, Lola Arias, 2009.
Josebe Martínez. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Literatura Hispanikoan doktorea Kaliforniako Unibertsitatetik, San Diego. Irakasle aritu da Kaliforniako Estatuko Unibertsitatean, Mexikoko Ikastetxean eta Miamiko Unibertsitatean. Generoa-Erbestealdia ikerketa-proiektua eta Azterketa transatlantiko postkolonialak seriea zuzentzen ditu, Anthropos argitaletxean. Argitalpen ugari ditu, Espainiako estatuko eta Hispanoamerikako politika hegemonikoen eta literaturaren arteko egungo harremanari buruz. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira: Las intelectuales. De la II República al exilio, narratiba mexikar eta txikanoari eta zinema esperimentalari buruz egin dituen ikerketak, eta, fikziozko lan gisa, Ciudad final.