JOSEBE MARTÍNEZ: EMAKUMEAK ETA ERBESTERATZEAK. II. SAIOA

by

Las Sinsombrero: Genero-, sorkuntza-, gerra- eta erbeste-sistema Josebe Martinezek koordinatutako Emakumeak eta erbestaratzeak seriearen bigarren irakurketa saioa dugu.  Hiru saio ditu serie honek: literatura dekolonialari buruzkoa, Espainiako Gerra Zibilean erbesteratutako emakume artistei eta intelektualei buruzkoa, eta, kultura-industriaren parte modura, biktimak gaur egun duen irudiari buruzkoa. Saio bakoitzak 2-3 ordu iraungo du; koordinatzaileak sarrera egin ondoren, eztabaida hasiko da, planteatutako irakurketaren inguruan.

Edukiera mugatua.
Irakurketa-saioan parte hartu eta hautatutako bibliografia jasotzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org

Aurrez Las SinSombrero (Tania Balló, 2016) ikustea.

Gerra Zibilaren amaieran erbesteratutako emakume artista eta intelektual espainiarren dinamika politikoaren erakusgarri da saio hau. Josebe Martínezek zuzendutako Emakume erbesteratuei, gerra zibilari eta memoriari buruzko ikerketen proiektua biltzen du. Proiektuaren asmoa da historian isildutako zati hori berreskuratzea, eta 1936ko Gerra Zibileko eta erbesteko emakume protagonistek kontatutako esperientziari ahotsa ematea. Proiektua emakume erbesteratuei buruzko lehen azterketa sistematikoa da, Espainiako historiaren eta literaturaren ikerketaren barruan, Genero-erbestealdia kategorian. Saioak bi helburu nagusi ditu: 1) Emakume horien pentsamendua eta lana interpretatzea, bai eta haien esanahi politikoa eta intelektuala ere, proiektu nazionala osatzen eta, aldi berean, mehatxatzen zuen eredu ideologiko gisa. 2) Errepresio-prozesuetan kode politikoak eta sexualak nola egituratzen diren erakustea, eta erbesteko ahotsetan sexualitatea eta erresistentzia nola uztartzen diren agertzea.

Josebe Martínez. Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea eta Literatura Hispanikoan doktorea Kaliforniako Unibertsitatetik, San Diego. Irakasle aritu da Kaliforniako Estatuko Unibertsitatean, Mexikoko Ikastetxean eta Miamiko Unibertsitatean. Generoa-Erbestealdia ikerketa-proiektua eta Azterketa transatlantiko postkolonialak seriea zuzentzen ditu, Anthropos argitaletxean. Argitalpen ugari ditu, Espainiako estatuko eta Hispanoamerikako politika hegemonikoen eta literaturaren arteko egungo harremanari buruz. Besteak beste, hauek nabarmentzen dira: Las intelectuales. De la II República al exilio, narratiba mexikar eta txikanoari eta zinema esperimentalari buruz egin dituen ikerketak, eta, fikziozko lan gisa, Ciudad final.