JONATHAN BURROWS & MATTEO FARGION: BOTH SITTING DUET & BODY NOT FIT FOR PURPOSE

by

Ilustrazioa: Peter Rabb

Both Sitting Duet eta Body Not Fit For Purpose Teilatupe berean, Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-ekin 2018ko azaroaren 19tik 26ra bitartean izango den lantegi eta performance sortaren parte dira. Teilatupe berean Azalak antolatutako eta koordinatutako programa bat da, Tabakalera (Donostia), Bulegoa z/b (Bilbo) eta inTACTO (Gasteiz)-ekin lankidetzan.

Both Sitting Duet eta Body Not Fit for Purpose
Burrows eta Fargion artisten lanari darion xarma neurri batean handia izan arren, pentsarazi beharrez jartzen gaitu etengabe. Azken hamabi urte hauetan, bi artistek obra-multzo bat sortu dute, musika klasikoaren formalitatea eta interpretazioaren eta entzulegoaren mugak modu irekian eta maiz anarkikoan gainditzeko gogoa bateratzen dituzten dueto moduan jasoa. Mundu osoan jarraitzaile askoren arreta pizten ari den lana.

Both Sitting Duet izeneko pieza, haien berri lehen aldiz izateko bitartekoa bilakatu zen, 2002an. Gustu oneko umorea eta inteligentzia fina, bi baldintza horiek azaldu eta jasotzen ditu haien estiloak. Bulegoa z/b ekimenaren espazioan pieza hori antzeztuko dute, Body Not Fit for Purpose izeneko piezarekin batera, 2014ean Veneziako Dantza biurterako egin zuten lana hain zuzen. Pieza horretan aurrez aurre, elkarren kontra jartzen dira politikaren ankerkeria eta plazer hutsa bilatzen duen dantzaldia, esanahiaren eta ekintzaren artean dagoen lotura ezabatuz, eta galderak planteatuz, gu barrez ari garen bitartean.

Iraupena: 60’
Sarrera mugatua

Both Sitting Duet eta Body Not Fit for Purpose, biek ala biek Arts Council England programaren laguntza jasotzen dute, Loteria Nazionalak finantzatuta.

PROGRAMA:
Both Sitting Duet Body not fit for purpose
Data: Azaroak 19, astelehena
Ordua: 19:00
Lekua: Bulegoa z/b (Bilbo)
Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-en performancea. Jarraian solasaldia artistekin. 

Any Table Any Room
Datak: Azaroak 21tik 23raLekua: inTACTO jaialdia Museo Artium-en (Gasteiz)
Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-ek zuzendutako laborategia, Blanca Arrieta, Miguel Ángel Pérez Ávila, Zuriñe Benavente eta Hannah Frances Whelan-ekin.

52 portraits
Data: Azaroak 23, ostirala
Ordua: 19:00
Lekua: inTACTO jaialdia Museo Artium-en (Gasteiz)
Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-en aurkezpena eta proiekzioa. Aurkezpenaren ostean proiekzioak instalazio formatuan jarraituko du azaroak 25era arte.

Any Table Any Room
Data: Azaroak 23, ostirala
Ordua: 20:45
Lekua: inTACTO jaialdia Museo Artium-en (Gasteiz)
Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-en performancea, Blanca Arrieta, Miguel Ángel Pérez Ávila, Zuriñe Benavente eta Hannah Frances Whelan-ekin.

Speaking dance
Data: Azaroak 25, igandea
Ordua: 19:00
Lekua: Z aretoa, Tabakalera (Donostia)
Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-en performancea. Jarraian solasaldia artistekin.

Crossing the floor
Datak: Azaroak 25 eta 26
Ordua: 11:00-17:00
Lekua: Sortzaileen gunearen platoan, Tabakalera (Donostia)
Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-ek zuzendutako tailerra.

Programa osoa: Azala-ren webgunean.

Jonathan Burrows eta Matteo Fargion 1989tik ari dira elkarlanean, mundu osoan zehar. Haien lanek zorroztasun intelektuala eta ustekabeko umorea elkartzen dituzte, eta musika klasikoarekiko maitasuna dute sustrai; maitasun horrek talka egiten du taularatze anarkiko eta alaiarekin. Bikoteak Hugo Glendinning bideoartistarekin lan egin du 52 Portraits lanean, eta 2014ko Veneziako Dantza Biurtekoak Body Not Fit For Purpose lana komisionatu zien. 2018an, Music For Lectures seriea hasi zuten; lan horretan, hizlariak hitzaldi bat ematera gonbidatzen dituzte, rock-banda batek lagunduta. Burrowsek A Choreographer’s Handbook argitalpenaren 13.000 kopia baino gehiago saldu ditu, eta egun Coventryko Unibertsitateko Dantzaren Ikerketa Zentroko ikertzailea da. 2017an, Fargionek Mette Edvardsenen Oslo performancerako partitura idatzi zuen; bestalde, duela gutxi koreografoentzat prestaturiko konposizio-tailerren nazioarteko seriea antolatu du. Any Table Any Room Brightoneko Attenborough Centren aurkeztu zuten, 2017an; pieza horren bitartez, bikoteak, lehen aldiz, toki bakoitzeko artistak gonbidatzen zituen eurekin taula gainera igotzera.

Jonathan Burrows eta Matteo Fargion-en lanen koekoizleak: Kaaitheater Brussels, PACT Zollverein, Essen; Sadler’s Wells Theatre, London; eta BIT Teatergarasjen; Bergen.