ITZIAR OKARIZ: MATERIALAREKIN LAN EGITEA 4

by

Itziar Okariz: Gravity (2021)

Itziar Okariz. Materialarekin lan egitea (Trabajar con material) ikerketa-taldearen laugarren saioa amaitu ondoren Bulegoa z/b-ren espazioa jendearentzat zabalik egongo da. 

Honako hauek aurkezten dira: Gravity (2022) eta etorkizuneko fanzine baterako oharrak, azterketa-taldeko parte-hartzaileek eginak.

Gravity: bost helio-puxika husten (2022)
Esku-hartzea
Bost helio-puxika denboraren poderioz husten dira. Gravity gertaera horren behaketa eta kontakizuna da.

JENDEARENTZAKO IREKIERA ORDUTEGIA:
2022ko azaroaren 4, 19:00etatik 20:30etara
2022ko azaroaren 11, 18, 25, 17:00etatik 20:00etara

“Obsesioa da kapital intelektualaren modurik iraunkorrena.”
(Eve Kosofsky Sedgwick: Touching Feeling. Affect, Pedagogy, Performativity, 2003)

Ikerketa-talde batekiko topaketetan, Itziar Okarizek bere artxiboko materialak irekitzea eta zabaltzea proposatuko du, horietako asko euskarri zaharkituetan. Material batzuk baztertuta geratu ziren formalizazio-prozesu orok duen edizio-lanean, eta ez ziren jendaurrean aurkeztera iritsi. Ikerketa-taldeak material horiek –eskulturak, argazkiak, bideoak, audioak, marrazkiak– berriro behatzea eta haietaz pentsatzea proposatzen du, jatorrian gertatu ziren une eta egoera desberdinetatik.

Trabajar con material ikerketa-taldeak esploratuko du hiru hamarkadatan garatutako praktika artistikoan sortutako materialen bizitasuna. Ekonomia printzipio bereizgarritzat duen praktika bat da, zeinuen eta erreferentzien katalogo mugatu batean behin eta berriz errepikatzea eta itzultzea.

Itziar Okariz artista da. Haren lanaren bereizgarria da subjektu gisa definitzen gaituzten ikurren ekoizpenari eta hizkuntzari buruzko ekintzak egitea. Egin dituen banakako erakusketen eta performanceen artean, hauek nabarmentzen dira: Las estatuas, Oteiza Fundazioa Museoa (2021); Shangaiko Bienala (2020); Perforado por, Sergio Pregorekin, Espainiako Pabiloia, 58. Veneziako Bienala (2019), Respiración y otros sonidos, Centre d’art la Panera, Lleida (2018); I Never Said Umbrella, Donostia-San Sebastián (2018); Una construcción…, CA2M Centro de Arte 2 de Mayo, Madril (2017); Itziar Okariz, Kunsthaus Baselland, Basilea (2017); DS, Ars Parcours, Art Basel, Basilea (2017); Oscuros como de noche, Galería CarrerasMúgica, Bilbo (2017); Diario de sueños. Septiembre, Galería etHall, Bartzelona (2016); Caja Negra/Cubo Blanco, CA2M Centro de Arte 2 de Mayo, Madril (2014); Outside of Black Box and White Cube, Keramikvonschaedler, Nendeln, Liechtenstein (2014); Irrintzi Repetition, Sesión 5. Sección Irregular, Mercat de les Flors, Bartzelona (2013); Un número de acciones determinadas, MUSAC, León (2013); Uno, uno, dos, uno, Galería CarrerasMúgica, Bilbo (2012); Contrarywise, Museo Picasso, Bartzelona (2010); Ghost Box, rekalde aretoa, Bilbo (2008). 2022an Sueños liburua argitaratu du (Caniche, Bilbao).

Ikerketa-talde hau Elías Querejeta Zine Eskolak, KsiGuneren proiektuetarako laguntza batekin, bultzatzen duen Materialarekin lan egin: artista-artxiboak euskal testuinguruan ikerketa-proiektuaren parte da.