IRIS LAM: ARTIBISMOA ETA EGONALDI ARTISTIKOAK COSTA RICAN

by

  • Mariela Richmond-en “Envenenadas ESTAMOS” (2023) artelana, “Derecho de vida: Miradas ecofeministas en el arte costarricense” erakusketan, Costa Ricako Espainiako Kultura Zentroan.

  • Mariela Richmond-en “Envenenadas ESTAMOS” (2023) artelana, “Derecho de vida: Miradas ecofeministas en el arte costarricense” erakusketan, Costa Ricako Espainiako Kultura Zentroan.

Iris Lam: Artibismoa eta egonaldi artistikoak Costa Rican
Eguna: ostirala, 2025eko urtarrilaren 17a. 18:00.

Iris Lam-en aurkezpena Bulegoa z/b-ren egonaldiaren amaieran. Egonaldi-programa Costa Ricako Espainiako Kultura Zentroarekin lankidetzan egin da, Sormen Prozesuetako Esperimentazioaren programaren esparruan. Bide bikoitzeko harreman honen bidez, Euskal Herriko artista edo komisario bat Costa Ricako San Joséra joango da 2025ean egonaldi bat egitera, bi espazioen arteko ikerketa eta kultura-eragileen trukea sustatzeko.

ARTIBISMOA ETA EGONALDI ARTISTIKOAK COSTA RICAN 

Hitzaldi honetan Costa Ricako kulturaren eta egonaldi artistikoen errepasoa egingo da, batez ere Bulegoa z/b-ren aliatu instituzionala den Espainiako kultura-zentroaren programak dituen ildo kontzeptualak eta estrategikoak aztertuz. Sare sozial eta politikotik ibilbide bat eginez, horrek praktika artistiko garaikideetan duen eragina ikusiko da, eta egonaldiak kulturaren sektoreko hausnarketarako, ekintzarako eta erresistentziarako gune nola bihurtzen diren aztertuko da.

Saioan, Costa Ricako egoera landuko da, ekologiarekiko eta borroka feministekiko interes handia nabarmenduz, elementu horiek modu naturalean elkartzen baitira herrialdeko panorama artistikoan. Proiektu eta artista batzuentzat egonaldiak leku egokiak dira zalantzan jartzen eta eraldatzen dituzten narratibak garatzeko; horren adibide batzuk aurkeztuko dira.

Hitzaldi hau berariaz diseinatu da Costa Ricako egonaldi artistikoetan etorkizunean parte hartu nahi duten pertsonei informazio garrantzitsua emateko. Informazio horren bidez, gakoak emango dira artea aldaketarako tresna nola bihurtzen den ulertzeko, arlo politikoaren, sozialaren eta artistikoaren arteko mugak desagertzen ari diren testuinguruan.

Iris Lam Chen, Costa Ricako UNEDeko Gerentzia Estrategikoko Magisterra. Kultura-kudeatzailea eta Costa Ricako Espainiako Kultura Zentroko kuradorea da 2018tik. Global Metro Art-en sortzailea eta zuzendaria, eta New York Odyssey Film Festival-eko Zuzendaritza Batzordeko kidea da. CUNYko Arte Administrazioko Masterra duenez, AAUW eta PEO Sisterhood 2024-2025eko bekaduna da. Bere espezializazio-arloak arte bisualak eta arte garaikidea hartzen ditu barne, feminismoak, LGTBIQ, migrazioa eta sinologia ardatz hartuta, kudeaketa estrategikoaren, merkatu artistikoaren eta erakunde publiko, pribatu, independente eta akademikoen instituzio arteko aliantzen bidez. Bere lana bereziki nabarmendu da aliantzak eta proiektuak sortzeko duen trebetasunagatik, eta proiektu horiek Erdialdeko Amerikako sare kulturala indartu dute hala estatuan nola nazioartean.