Ekoizpenak, Etorkizuneko liburua
Gema Intxausti. Her Majesty Sylvia M. Etorkizuneko liburuaren hamaseigarren saioa
by
Saio honetan, Her Majesty Sylvia M. irakurriko da, Londresko National Gallery-ko informazio-oholetatik ausaz hartutako esaldiekin eta Sylvia Plath idazleak egindako marrazkien bertsioekin ilustratutako liburua. Oraingoan, Marcel Broodthaers-en L’Angélus de Daumier laneko “Areto zuria” hartzen du erreferentziatzat.
Liburuaren tituluak hitz-joko bat egiten du Plath eta Sylvia M. izenekin –azken honi baitago dedikatuta liburua–. M.-rekin interakzioa izatea edo komunikatzea ezinezkoa denez, liburua hezteko beharrizan gisa sortu da. Liburua statement bat da, ofizialki esaten edo idazten den zerbait, iritzi bat, adierazpen bat, komunikatu ofizial bat, gertaeren azalpen bat, kontuen egoera bat, jarraibide bat edo alegatu bat adierazten duen ekintza. Statement bat den baieztapena, liburu bat den statement bat.
Saioarekin aurrera eginez, ariketa praktiko bat egingo dugu, liburuko testua landuz, bigarren testua berregiteko. Mesedez eskatzen diegu parte-hartzaileei marrazteko materiala, arkatzak, errotuladoreak, borragoma, kola, irudiak, artaziak eta abar ekartzeko.
Gema Intxausti (Gernika-Lumo, 1966) artista da. Arte Ederretan lizentziaduna da Euskal Herriko Unibertsitatetik (UPV/EHU), eta Zinema eta Bideoan Farnham-eko University College for the Creative Arts-etik. Oraintsu, erakusketa hauetan erakutsi ditu lanak: Macabea, la rutina diaria de la oficina, CarrerasMúgica Galeria, Bilbo; Bake-ituna, San Telmo Museoa, Donostia-San Sebastián; Arenzana, Imaz, Intxausti, Peral, Montón, Tabakalera, Donostia-San Sebastián; Wilder is the new black, La Taller, Bilbo; Suturak, San Telmo Museoa, Donostia-San Sebastián; …meanwhile … rapture…, Kabinete Abstraktua, rekalde aretoa, Bilbo. “Narrazio-esperientziatik abiatutako praktika artistikoko tailerra” zuzendu du Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV/EHU) (2015), eta saioak gidatu ditu zenbait tailerretan: “Fundido en negro”, Artium Arte Garaikideko Euskal Zentro-Museoa, Vitoria-Gasteiz (2009) edo “Lupa e Imán”, Iñaki Imazek zuzendua, Arteleku, Donostia-San Sebastián (2005).
Etorkizuneko liburua proiektua performancea praktikatzeko dagoen Corpus sarearen barruan garatu da. Honako hauek eratzen dute Corpus sarea: Bulegoa z/b (Bilbo), Contemporary Art Centre (Vilnius), KW Institute for Contemporary Art (Berlin), If I Can’t Dance, I Don’t Want To Be Part Of Your Revolution (Amsterdam), Playground (STUK Kunstencentrum & M-Museum, Lovaina) eta Tate Modern (Londres): www.corpus-network.org.
Corpus sareak Europar Batasuneko Europa Sortzailea programaren finantziazioa jaso du.