Erakusketaren saioa
Erakusketaren saioa (1977-2017). LIBURUAREN AURKEZPENA
by
Urriaren 14an, asteartea, 18:00etan, Bastida Aretoa, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaon.
Erakusketaren saioa (1977-2017) sinposioaren ekarpenak biltzen dituen Concreta argitaletxearen liburuaren aurkezpena. Komisariotza-sinposioa Bulegoa z/b-ren eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaoren arteko lankidetza-proiektu bat izan zen. 1977 eta 2017 artean egindako erakusketak aztertzea izan zuen helburu.
ERAKUSKETAREN SAIOA (1977-2017) LIBURUA
Erakusketa bat espazio fisiko zehatz batean bildutako objektu-multzo bat da. Bisitatzen duenak bere espazio eta denborazko esparru bera betetzen duten formekin eta artefaktuekin egiten du topo. Horri esker, oinez ibili eta ibilbideak taxutu ditzake, eta bere gorputzak eta objektu horiek zuzenean topo egin dezakete —bitartekotzarekin—. Erakusketa bat esparru jakin horretatik hedatzen eta gainezka egiten duen gailu bat ere bada. Erakusketaren ondoan, saiakera dago. Hitz polisemiko horrek, alde batetik, testu bati egiten dio erreferentzia, izaera gogoetatsu edo diskurtsiboko literatura-lan bati, eta, bestetik, probatze bati dagokio, prozesu esperimental bati. Erakusketaren saioa (1977-2017) izenburuak objektu beraren bi adiera aipatzen ditu horrela: erakusketa, gogoeta sortzeko leku gisa eta proben eremu gisa.
Erakusketaren saioa (1977-2017) komisariotza-sinposioa 2016 eta 2023 artean izan zen, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaon egindako bost topaketen bidez. Berrogei urteko aldian izandako erakusketak aztertzea izan zuen helburu. Bertan, hogeita hamar irakurketa baino gehiago izan ziren, historia hurbileko hainbat erakusketari buruz, eta horiek aukera eman zuten erakusketaren hainbat alderditara hurbiltzeko: bere sorreran dauden baldintza historikoak islatzen dituen eta haiei erantzuten dien objektu kulturala, hartzen dituen errepresentazioak legitimatzen dituen forma instituzionala, etenaldiak sor ditzakeen eta arreta-uneak eragin ditzakeen gailu iragankorra…
Honako hauen ekarpenak ditu: Carla Zaccagnini, Luca Frei, Aurora Fernández Polanco, Franco «Bifo» Berardi, Bojana Kunst, Adrian Heathfield, Dora García, Tamara Díaz Bringas, Joaquín Vázquez, Rachel Weiss, Aimar Arriola, Ines Schaber, Corinne Desirens, Catherine David, Yaiza Hernández Velázquez, Maria Lind, Ana Dević, Ruth Noack, Azucena Vieites, Lisette Lagnado, McKenzie Wark, Azar Mahmoudian Rike Frank eta Beatrice von Bismark-ekin hizketan, Arantza Santesteban, Anja Isabel Schneider, Anik Fournier, Silvia Maglioni & Graeme Thomson.