Erakusketa bat espazio fisiko zehatz batean bildutako objektu-multzo bat da. Bisitatzen duenak bere espazio eta denborazko esparru bera betetzen duten formekin eta artefaktuekin egiten du topo. Horri esker, oinez ibili eta ibilbideak taxutu ditzake, eta bere gorputzak eta objektu horiek zuzenean topo egin dezakete —bitartekotzarekin—. Erakusketa bat esparru jakin horretatik hedatzen eta gainezka egiten duen gailu bat ere bada. Erakusketaren ondoan, saiakera dago. Hitz polisemiko horrek, alde batetik, testu bati egiten dio erreferentzia, izaera gogoetatsu edo diskurtsiboko literatura-lan bati, eta, bestetik, probatze bati dagokio, prozesu esperimental bati. Erakusketaren saioa (1977-2017) izenburuak objektu beraren bi adiera aipatzen ditu horrela: erakusketa, gogoeta sortzeko leku gisa eta proben eremu gisa.
Erakusketaren saioa (1977-2017) komisariotza-sinposioa 2016 eta 2023 artean izan zen, Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaon egindako bost topaketen bidez. Berrogei urteko aldian izandako erakusketak aztertzea izan zuen helburu. Bertan, hogeita hamar irakurketa baino gehiago izan ziren, historia hurbileko hainbat erakusketari buruz, eta horiek aukera eman zuten erakusketaren hainbat alderditara hurbiltzeko: bere sorreran dauden baldintza historikoak islatzen dituen eta haiei erantzuten dien objektu kulturala, hartzen dituen errepresentazioak legitimatzen dituen forma instituzionala, etenaldiak sor ditzakeen eta arreta-uneak eragin ditzakeen gailu iragankorra…
Honako hauek topaketetan parte hartu zuten: Isabel de Naverán, Isabella Maidment, Aurora Fernández Polanco, Luca Frei, Carla Zaccagnini, João Fernandes, Tamara Díaz Bringas, Bojana Kunst, Dora García, Carles Guerra, Franco Berardi “Bifo”, Adrian Heathfield, Aimar Arriola, Rachel Weiss, Joaquín Vázquez, Ines Schaber, Corinne Diserens, Catherine David, Alejandro Alonso Díaz, Amaia Sánchez Sampedro, Anita Orzes, Marion Cruza Le Bihan, Mirtes Marins de Oliveira, Sheila Portilla Prado, Ana Dević, Yaiza Hernández Velázquez, Lisette Lagnado, Maria Lind, Ruth Noack, Azucena Vieites, Peio Aguirre, Ieva Astahovska, Carmiña Dovale Carrión, Jone Alaitz Uriarte, McKenzie Wark, Azar Mahmoudian, Arantza Santesteban, Anik Fournier, Sagal Farah, Graeme Thomson eta Silvia Maglioni, Uxue Pellejero, Andrea Rodrigo, Anja Isabel Schneider.