EL CONTRATO
EL CONTRATO da Bulegoa z/b-k, Azkuna Zentroarekin elkarlanean, bi urtez garatu zuen proiektuaren izena. Bi aldi hauek izan zituen: irakurketa-taldea, 2013ko apiriletik 2014ko otsailera arte, eta erakusketa, 2014ko urritik 2015eko urtarrilera arte, Azkuna Zentroko Erakusketa Aretoan. Azken aldi hori irakurketa-saioetan landutako gaietan oinarritu zen, hogeita hamar bat artistaren lana bildu zuen, eta, gainera, zinema-programa, hitzaldiak, peformanceak eta irakurketa-talde berri bat hartu zituen barne. EL CONTRATO proiektuak sakon ikertu nahi du esan gabe eta oro har onartutako akordioek nola baldintzatzen dituzten kontuak egiteko, eta egoteko eta jokatzeko moduak eta praktikak. Proiektuak sakon ikertu nahi zuen kontratuek –hala esplizituenek, nola esangabeek– nola baldintzatzen dituzten kontuak egiteko, egoteko eta jokatzeko moduak eta praktikak.