Zinema_ilegala
Diligentzia (John Ford, 1939, 01:39) eta Ibai Gorria (Howard Hawks, 1948, 02:13) filmen proiekzioa. Zinema_Ilegala programaren koordinatzaile berriak diren Aizpea de Atxak eta Akane Saraivak proposatutako saioa. Badakit oso poliki tekleatuko dudala, asko ezabatuko dudala idazten hasi baino lehen, zer gertatuko den jakin aurretik idaztea zaila dela uste baitut. Hau guztia igaro ondoren…(Gehiago irakurri)
Zinema_ilegala
Epea: 2021/01/15etik 2021/02/15era Zinema_ilegala espazio bizia da, baina, nola jarraitu hori egiten eta pentsatzen oraintxe bertan? Nola sortu baldintzak pertsona-talde batek film bat elkarrekin ikusteko esperientzia partekatzeko? ZINEMA_ILEGALA KOORDINATZEKO DEIALDI IREKIA 2021eko urtarrilean, Bulegoa z/b-k deialdia egingo du Zinema_ilegala koordinatzeko lanak egiteko. Koordinazio-lana 2021eko martxoan hasi, eta…(Gehiago irakurri)
Zinema_ilegala
Igandea, 2020ko azaroaren 15a, 19:00: Jugoslavia. Nola mugitu zuen ideologiak gure gorputz kolektiboa (2013). Proiekzioa eta elkarrizketa Marta Popivodarekin Bilboko Arte Ederren Museoan. Bulegoa z/b-ren hamargarren urteurrena ospatzeko, Zinema_ilegaleko programa bikoitza antolatu dugu ZINEBI-Bilboko Dokumentalen eta Film Laburren Nazioarteko Jaialdiarekin lankidetzan: batetik, Zinema_ilegaleko saio berezi bat Bulegoan z/b-n, 89…(Gehiago irakurri)
Zinema_ilegala
POSOS Bideo-konpilazio baten proiekzioa (90 bat minutu). Tripak-ek proposatutako saioa. Tripak gara, antzerkia egiten dugu, Zinema Ilegaleko saio honetan parte hartzera gonbidatu gaituzte. Azken urteotan bildu dugun materiala partekatu nahi dugu; beste batzuek sortutako materiala, gure piezak biltzen eta osatzen dituena: Aitaren larrua (2015), Urruna (2019), eta gure azken proiektua, hasi berria, hemen…(Gehiago irakurri)
Zinema_ilegala
La Perruque (Karim Boukhari, 2015, 19’) eta 475 (Nadir Bouhmouch, 2013, 63’) filmen proiekzioa. Rachid Farhanek eta Zahrat Essawssane Bourhilek proposatutako saioa, eta, ondoren, solasaldia. Saio honetarako, 475 filma aukeratu dugu, zine erabat ilegala delako: modu klandestinoan eta baimenik gabe ekoitzi zen, eta, Nadir Bouhmouch errealizadorearen esanetan, “desobedientzia zibileko ekintza” bat izan zen CCM, Centre…(Gehiago irakurri)
Zinema_ilegala
The juniper tree filmaren proiekzioa (Nietzchka Keene, 1990, 79’). Karlos Martinezek eta Rebecca Collinsek proposatutako saioa, eta, ondoren, solasaldia. “Ipuru baten azpian, kantuka ari ziren hezurrak, barreiatuta eta distiratsu Pozik gaude barreiatuta, ez genion ezer onik egin batak besteari Zuhaitz baten azpiko hozkirrian, harearen onespenarekin Beren burua eta besteena ahaztuz, elkarrekin desertuko isiltasunean. (…)” T.…(Gehiago irakurri)
Zinema_ilegala
Les Filles de Kamaré filmaren proiekzioa (Kamaréko neskak: René Viénet, 1974, 90’). Yen Noh-ek eta Sven Lütticken-ek proposatutako saioa, eta, ondoren, solasaldia. René Viénet-en Les Filles de Kamaré filma, neurri handi batean,Terrifying Girls’ High School: Lynch Law Classroom film japoniarrean oinarritzen da. Internazional Situazionistako kide ohia eta…(Gehiago irakurri)
Zinema_ilegala
Dark Matter Cinema Tarot. Gaueko Batzordea Bilbon Leire Vergarak eta Pablo Martek proposatutako saioa. Dark Matter Cinema Tarot-en (Materia iluneko Tarot Zinema) Silvia Maglioni & Graeme Thomson-ek zinemaren historiako fotogramen aukeraketa bat paratu dute, Taroteko arkano handi eta txikien ordez. Tarot klasikoaren sinbolismotik askatuta, kontingentziaren eta halabeharraren artean zintzilik, DMCT-ren kartek jasotzen…(Gehiago irakurri)
Zinema_ilegala
Lavorare con lentezza filmaren proiekzioa (Astiro lan egitea, Guido Chiesa, 2004, 111’). Silvia Coppolak proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Bolognako egiazko pasarte bat, 70eko eta 80ko hamarkadetakoa. Garai hartan langileen eta ikasleen mugimenduek hirigunea aldatu zuten, matxinada armatuak eginez eta irrati independentez baliatuz. Radio Alice 100.6 egoera haren emaitza da. Jende guztiari zabalik zegoen…(Gehiago irakurri)