Posts Viendo los archivos de: "Zinema_ilegala"
  • sdr

  • dav

  • dav

  • sdr

  • sdr

  • dav

  • sdr

  • sdr

La Perruque (Karim Boukhari, 2015, 19’) eta 475 (Nadir Bouhmouch, 2013, 63’) filmen proiekzioa. Rachid Farhanek eta Zahrat Essawssane Bourhilek proposatutako saioa, eta, ondoren, solasaldia. Saio honetarako, 475 filma aukeratu dugu, zine erabat ilegala delako: modu klandestinoan eta baimenik gabe ekoitzi zen, eta, Nadir Bouhmouch errealizadorearen esanetan, “desobedientzia zibileko ekintza” bat izan zen CCM, Centre…(Gehiago irakurri)

The juniper tree filmaren proiekzioa (Nietzchka Keene, 1990, 79’). Karlos Martinezek eta Rebecca Collinsek proposatutako saioa, eta, ondoren, solasaldia. “Ipuru baten azpian, kantuka ari ziren hezurrak, barreiatuta eta distiratsu Pozik gaude barreiatuta, ez genion ezer onik egin batak besteari Zuhaitz baten azpiko hozkirrian, harearen onespenarekin Beren burua eta besteena ahaztuz, elkarrekin desertuko isiltasunean. (…)” T.…(Gehiago irakurri)

Les Filles de Kamaré filmaren proiekzioa (Kamaréko neskak: René Viénet, 1974, 90’). Yen Noh-ek eta Sven Lütticken-ek proposatutako saioa, eta, ondoren, solasaldia. René Viénet-en Les Filles de Kamaré filma, neurri handi batean,Terrifying Girls’ High School: Lynch Law Classroom film japoniarrean oinarritzen da. Internazional Situazionistako kide ohia eta…(Gehiago irakurri)

  • "Dark Matter Cinema Tarot" - Bombay Gaueko Batzordea CAMPen, 2018

Dark Matter Cinema Tarot. Gaueko Batzordea Bilbon Leire Vergarak eta Pablo Martek proposatutako saioa. Dark Matter Cinema Tarot-en (Materia iluneko Tarot Zinema) Silvia Maglioni & Graeme Thomson-ek zinemaren historiako fotogramen aukeraketa bat paratu dute, Taroteko arkano handi eta txikien ordez. Tarot klasikoaren sinbolismotik askatuta, kontingentziaren eta halabeharraren artean zintzilik, DMCT-ren kartek jasotzen…(Gehiago irakurri)

Lavorare con lentezza filmaren proiekzioa (Astiro lan egitea, Guido Chiesa, 2004, 111’). Silvia Coppolak proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Bolognako egiazko pasarte bat, 70eko eta 80ko hamarkadetakoa. Garai hartan langileen eta ikasleen mugimenduek hirigunea aldatu zuten, matxinada armatuak eginez eta irrati independentez baliatuz. Radio Alice 100.6 egoera haren emaitza da. Jende guztiari zabalik zegoen…(Gehiago irakurri)

"Guahibos" (1976). Filmaren fotograma.

Transamerika: ispilua eta ibilaldia Camila Téllezek proposatutako Ju4n D0wn3y-ren filmen sail baten proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. The Looking Glass (1981, 28’49”) Guahibos (1976, 25’10”) The Laughing Alligator (1979, 27’) Izugarri gustatzen zait material hau partekatu ahal izatea. Material hau ez da erraz lortzen. Pablo Marteren laguntzari eta akuiluari esker berreskuratu ahal…(Gehiago irakurri)

"The Ballad of Genesis and Lady Jaye", Marie Losier, 2011.

The Ballad of Genesis and Lady Jaye (Genesis eta Lady Jaye-ren balada, Marie Losier, 2011) filmaren proiekzioa. la santamari(c)ak proposatutako saioa, eta, ondoren, solasaldia. Badirudi amodioa feminismoaren etsaia dela. Nola ez izan susmorik hartaz? Amodioa (erromantikoa, jakina) lubrifikatzaile ezin hobea da, familia nuklear heterosexuala gizakiaren bilakaera natural bakar gisa aurkezteko. Arrazoitik ihes…(Gehiago irakurri)

Baise-moi filmaren proiekzioa (Virginie Despentes & Coralie Trinh Thi, 2000). Irantzu Varelak proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Film hau 2000. urtean lehen aldiz proiektatu zutenean, eskandalu handia piztu zuen. Bera ikusita ez da harritzekoa, eta gaur egun are iskanbila handiagoa sortuko luke. Baise-moi filmean, gure gizarteko tabu ugari nahasten direlako. Indarkeria, sexua, marjinaltasuna…(Gehiago irakurri)