Posts Viendo los archivos de: "OHO"

“Artzain batek txakur bat, ardi bat eta aza bat eraman nahi ditu ibaiaren ertz batetik bestera. Txalupa bat du horretarako, baina, berarekin batera, ‘gauza’ bat baizik ezin du barruan sartu, esandako hiru horietatik. Txakurra ardiarekin bakarrik geratzen bada, jan egingo du. Ardia azarekin bakarrik geratzen bada, jan egingo du. Zer egin behar du artzainak?” Idazketaz…(Gehiago irakurri)

Jauzika, biraka eta atzeraka eginez noa aurrera. Aurrera egitea aurrera egin gabe. Aurrera egin bezain laster, nire urratsen arrastoan itzultzen naiz, bitan banatzen naiz, hautatutako bidea zalantzan jartzen dut, hiru urrats egiten ditut, urrats horien arrastoan itzultzen naiz, beste alde batetik jotzen dut, zalantzan jartzen dut berriz hautatutako bidea, neure burua gezurtatzen dut. Abian jarri…(Gehiago irakurri)

XX. mendearen hasieratik, etxebizitza eraikitzea izan da proiektu modernoaren ardatz nagusietako bat, zehazki, norbanakoen bizitza eraldatzeko eta arautzeko xedea duen proiektuarena. Mugimendu modernoaren katalogo estandarizatuari jarraiki, etxebizitza berria orokortzean erabili diren forma horiek era askotako testuinguruetan ezarri dira, denbora- eta geografia-testuinguru desberdinetan. Era berean, izaera demokratikoa izan du. Ildo horretan, etxebizitza izateko eskubidea barne…(Gehiago irakurri)

Bulegoa z/b ekimenak irakurketa-taldeen jarduera berri bat abiarazi nahi du OHOko ikerketa-ildoaren esparruan. Irakurketa-saioen bidez, helburu bikoitza lortu nahi da: batetik, pentsamendu garaikidearen oinarrian dauden testuak berrikustea, eta, bestetik, molde berriekin saiakuntzak egitea taldeko irakurketaren bidez esanahia sortzeko. Talde bakoitzak parte-hartzaileen konpromisoa beharko du, eta, hortaz, parte-hartzaileek irakurketak egin…(Gehiago irakurri)

10:30-etatik 13:00-tara. Ziurrena, aktore-sarearen teoria da azken hiru hamarkadetan eragin akademiko gehien izan duen proposamen soziologikoa. Alde batetik, ikusten dugunez, gizarte-zientzien arloan onarpen gehien izan duen paradigma soziologikoa da bera. Hala, bada, adierazle bibliometriko guztietan, Bruno Latour edo Michel Callon bezalako egileak agertzen dira, Giza Zientzien esparruan gehien aipatutako…(Gehiago irakurri)

Nilo Gallego musikaria eta performer-a da. Bateria eta elektronika jotzen ditu. Bere proposamenek alde ludiko bat izaten dute beti. Soinuarekin esperimentatzea hartzen du abiaburutzat, eta entzuleen parte-hartzea lortzen saiatzen da. Azalan (Lasierran, Araban) bost egun eman ondoren, Nilo Gallegok eta “De la tregua infinita a la guerra de almohadas” (Su-eten amaigabetik burkoen…(Gehiago irakurri)

Irakaskuntzaz denetik entzuten den arren, nik gozatu egiten dut. Astelehenetik ostiralera bitartean ikasgelan sartu, eta 23 lagunen aurrean egonda, asko ikasten dut, bai neure buruaz, bai gainontzekoez, baina batez ere, JASO egiten dut. Hor irakaslea naiz, ekarpenak egin ditzaket, diru saria jasotzen dut, baina, bestela ere saritua naiz. Saritua diot, bai; zuek erabaki zer den…(Gehiago irakurri)

Lehen irakasgaia

by

  • Foto: Bárbara Wagner

p { margin-bottom: 0.21cm; } “Lehen irakasgaia” artisten arteko bilera bat da. Bertan, ikerketa-prozesuak egiten ari diren artistek bi aurkezpen-sail egingo dituzte. Bilera egingo da, Dutch Art Institute-ko ArtEZ Master of Fine Art taldea (www.dutchartinstitute.nl) Bilbora etorriko delako bisitan, If I Can’t Dance plataformak zuzendutako “Affect/Production” master-programaren…(Gehiago irakurri)