Ikasgaiak, OHO
2007-08 urteetan zehar Japonian bizi izan nintzen CCA Kitakyushu beka bati esker. Hasieran, denbora eta hondamena ardatz nagusitzat hartuta, Japoniako estetikaren eta mendebaldeko estetikaren artean dauden desberdintasunak ikertu nahi nituen. Azkenean, Japoniako kontserba-janariaren eta ozpinetakoen (Tsukemono) tradizio itzelak liluratu ninduen. Denbora joaten uztea metodo gisa erabiliz, jateko gordina eraldatzea bezalakoa zen, beste zerbait…(Gehiago irakurri)
Ikasgaiak, OHO
Analphabet Orchestra da azken bi urteetan egin dudan lanaren izena. Haren bidez, interes artistikoak eta filosofikoak bateratu, eta, aldi berean, praktikaren eta teoriaren arteko harremana estutu eta korapilatu nahi izan dut. Analphabet Orchestraren gailuak kanta “famatuak” entzuteko, eta, aldi berean, musika tresnekin kopiatzen saiatzeko proposatzen du, nola egin jakin gabe. Horren ondorioz, ikerkuntzarako espazio sentikorra…(Gehiago irakurri)
Ikasgaiak, OHO
1931n, Alfred North Whiteheadek concern nozioa hartu zuen berriz, kuakeroek erabiltzen zuten moduan, subjektu eta objektuaren arteko harreman dinamikoa, zirikatzailea eta aldakorra irudikatzeko. Aipamen horri esker, Whiteheadek harreman sentikorrak proposatu zituen esperientziako egituraren oinarritzat, abstrakzioaren ariketaren bidez baizik kognitiboki ezin zehatz daitezkeenak. Concern kontzeptuak ezegonkortu egiten du subjektu/objektu eta ezagutzaile/ezagutuaren artean finkatutako baliokidetasuna…(Gehiago irakurri)
Irakurketa taldeak, OHO
“Iraultzak ez du soilik izan behar langileek kapitala desjabetzea, ekoizteko baliabideak bahitzea, edo hori langileen izenean egitea. Iraultzak zuzenean suntsitu behar du erreprodukzioko harremana, langileak langile diren aldetik hori baitira eta hori bilakatzen baitira bertan –eta kapitala balioa balioztatzen den aldetik–. Iraultza komunista izango da edo ez da ezer izango. Horrela sortutako iraultzari ‘komunizazio’ esaten…(Gehiago irakurri)
Irakurketa taldeak, OHO
Georg Simmelen “Inorekin traturik izatekotan, norekin ari zaren jakin beharra daukazu aurrena” esaldia hartu dugu irakurketa-talde honen abiaburutzat, egunean-egunean gure eguneroko bizitza mugatzen duten akordio, kontratu eta harreman desberdinei buruzko eztabaida eragiten duelako. Kontratu esplizituek edo ezkutuek egikera desberdinak eratzen dituzte, beti baldintza berberen azpian: lehenengoa, noren artean egiten den ituna; bigarrena, nola…(Gehiago irakurri)
Ikasgaiak, OHO
Translation da egiten ari naizen ikerketa-proiektuaren izena. Ikerketa honek asmo-gurutzaketa batean du abiapuntua, hiru artistaren hiru performancek osatzen duten markoaren barruan. Pieza horiek eratutako esparrua mugatuz eta haiek berriz bisitatzeko ekintzaren bidez, lanerako espazio berriak askatu nahi ditut. Hona hemen performanceak zein diren: John Cageren Water Walk (1960), Trisha Brownen Locus (1975) eta…(Gehiago irakurri)
Irakurketa taldeak, OHO
Proposatutako testua: Marina Vishmidt-en “Notes on Paradoxes of Self-Abolition”. Ray Brassier-en “Wandering Abstraction”-ri emandako erantzuna. Irakurketa-saioa 10:00etatik 14:00etara izango da. Parte hartzeko eta ingelesez idatzitako bibliografia jasotzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org Saio hau irakurketa-taldearen seigarrena da. Saioei amaiera emateko, lantegi bat izango da 2014ko azaroaren…(Gehiago irakurri)
Irakurketa taldeak, OHO
Anna O’Lory-ren erantzuna Brassier-en testuariAnna O’Lory-ren erantzuna Brassier-en testuarireala? Marxen arabera, ‘subsuntzio formala’ izeneko prozesuaren bidez, kapitalak aurrez zeuden lan-prozesu batzuk bereganatzen ditu: teknikak, merkatuak, produkzio-bideak, langileak etab. Hala ere, kapitalaren garapenak ezinbestez aldatzen ditu jendarteko harremanak eta lan egiteko moduak, bere beharrizanen arabera. Lan-prozesuen alderdi…(Gehiago irakurri)
Irakurketa taldeak, OHO
“Zer da subsuntzio erreala? Marxen arabera, ‘subsuntzio formala’ izeneko prozesuaren bidez, kapitalak aurrez zeuden lan-prozesu batzuk bereganatzen ditu: teknikak, merkatuak, produkzio-bideak, langileak etab. Hala ere, kapitalaren garapenak ezinbestez aldatzen ditu jendarteko harremanak eta lan egiteko moduak, bere beharrizanen arabera. Lan-prozesuen alderdi guztiak ekoizpen kapitalistaren menpe jarri ondoren, prozesu horien subsuntzio erreala izaten…(Gehiago irakurri)