Egoitza deialdia
BULEGOA Z/B-N EGONALDIA IZATEKO DEIALDIA ZABALIK
by
Deialdia: irekia 2023ko apirilaren 26tik maiatzaren 28ra arte.
Ekainaren 30ean jakinaraziko zaie deialdian parte hartutako guztiei zein den epaimahaiaren erabakia.
Deialdi hau berariaz bideratuta dago Bulegoa z/b ekimenaren barruan hainbat fase eta mailatan arte eta ezagutza ekoiztera. Egonaldia artista eta ikertzaileentzat irekita dago, eta hilabeteko iraupena izango du, baliabide espazialak, diskurtsiboak eta ekonomikoak barnean hartuta.
Gure bulegoko gunea deskribatzeko, oinplano karratuko 85 metroko lokal bat dela esan daiteke. Bereizgarri nagusia bertako lau leihoak dira: erakusleiho moduan, kanpoaldearekin elkarrizketan daude. Kanpoan Solokoetxe auzoko oinezkoentzako gunea dago. Lokalak hainbat erabilera izan ditu: kontzertuak jotzea, hitzaldiak eskaintzea, aldi labur baterako erakusketak osatzea edota tokian bertan berariazko ekintzak gauzatzea.
Bulegoa z/b, espazio fisikoa ez ezik, testuinguru bat ere bada, eta sormen- eta pentsamendu-mailako hainbat arlok elkarrekin topatzeko aukera ere bai. Deialdi publiko baten bitartez, Bulegoa z/b ekimenak egonaldi bat eskaini nahi die 2023an edozein diziplinatako artistei eta ikertzaileei, bulegoko espazio fisikoa eta beren eskura jar ditzakegun baliabideak erabili ahal izan ditzaten, lana edo ikerkuntza garatu ahal izateko.
Artista egoiliarrak proposatutako jarduera publikoak Bulegoa z/b 2023aren programaren barruan txertatuko dira.
Egonaldian izango den pertsonari aukera eman nahi diogu haren konfort-eremuak albora uzteko, ezagutza praktiko edo teorikoko formak entseatzeko eta, hortaz, nolabait hasieran zegoen lekutik aldatzeko.
DEIALDIKO BALDINTZAK
- EGONALDIRAKO DIRU-LAGUNTZA
Bulegoa z/b ekimeneko egonaldi-deialdi irekiak baliabide hauek eskaintzen ditu:
- Hilabeteko egonaldia Bulegoa z/b gunean.
- 1000 euroko ordainsaria egoiliarrarentzat.
- 500 euro bidaia-poltsa eta ostatu gastuetarako, gehienez. Bestela, Bulegoa z/b ostatua emateaz arduratuko da.
- Jarduerarako 200 euroko ekoizpen-gastuak, gehienez. Horri ekoizpena publikoa egiteko sortutako gastuak gehitu beharko zaizkio.
- Laguntza logistikoa eta diskurtsiboa Bulegoa z/b 2024ko programaren barruan jarduera publikoak antolatzeko.
- Tokiko ingurune artistikoan jarduerak ezagutzera ematea, aurkezpenerako laguntza ematea eta garatutako proiektuaren bitartekaritza-lana egitea.
- EGUNAK
- Deialdia aurkezteko epea 2023ko apirilaren 26an irekiko da, eta maiatzaren 28an itxiko da.
- Egonaldia hil batekoa izango da, 2024ko urtarrilaren 1etik maiatzaren 31ra, baina zehaztu gabe dago oraindik.
- Ebazpena 2023ko ekainaren 30ean jakinaraziko da.
- Jarduera publikoa egonaldia gauzatzen den bitartean izango da.
- AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Informazio hau eskatzen da:
- Egonaldian gauzatuko den proiektuaren txostena (gehienez 10 orri PDFa).
- Azalpen-gutun laburra, aurkezteko arrazoiarekin (gehienez orri bateko PDFa).
- CV eguneratua.
- Harremanetarako datuak (e-posta eta telefono zk.).
- Dokumentazioa web-orriko inprimakiaren bidez bidaliko da.
- Dokumentazio osoa formatu digitalean aurkeztuko da, PDF formatuko artxibo bakar batean, IZENA_ABIZENAK_RESIDENCIA.PDF izenarekin eta 5Mb-eko.
- BATZORDEA ETA HAUTATZEKO IRIZPIDEAK
Edizio honetako epaimahaiko kideak sektoreko bi profesional gonbidatuak eta Bulegoa z/b-ko kideak izango dira (azken hauen botoa boto bakar bat bezala zenbatuko da). Ebazpena irizpide hauen arabera emango da:
- Aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta koherentzia.
- Hautagaiaren ibilbidearen eta proiektuaren arteko koherentzia.
- Proposamena Bulegoa z/b-ren ikerkuntza-ildoetara eta programara zenbateraino egokitzen den.
- Bideragarritasuna, eta Bulegoa z/b guneko baliabideetara eta espaziora zenbateraino egokitzen den.
- Proiektuaren dimentsio publikoa.
- PARTE HARTZEKO BALDINTZAK
Deialdian aurkeztuko diren lagunek konpromiso hauek onartuko dituzte:
- Egonaldia eta bertatik eratorritako jarduerak Bulegoa z/b 2024ko programaren barruan sartuko dira.
- Nahitaezkoa da egonaldia irauten duen bitartean Bilbon bizi izatea.
- Bi jarduera publiko egingo dira egonaldiaren eginkizunen artean: aurkezpen bat hasieran eta ekoizpen/formalizazio bat amaieran. Horien formatua Bulegoa z/b-rekin elkarlanean zehaztuko eta ekoitziko da.
- Deialdiaren ebazpena eman ondoren egonaldia onartzen ez bada, aurretiaz jakinarazi beharko da atzera egin dela proposamenarekin, behar adina denbora emanda.