ALEJANDRA POMBO SU: HOLES

by

  • Fade to Black (Alejandra Pombo Su, 2021)

  • Fade to Black (Alejandra Pombo Su, 2021)

  • Fade to Black (Alejandra Pombo Su, 2021)

  • It's Called Listen (Alejandra Pombo Su, 2016)

  • Wild Palms (Alejandra Pombo Su, 2017)

Alejandra Pombo Suren aurkezpena, Bulegoa z/b-ko egonaldiaren parte gisa. Haren proposamena, What Looks At Me Surroundings Me, María Cerdá Acebrónen Vida Neus a veces Ana proposamenarekin batera aukeratu zuten 2021eko egonaldien deialdian. Epaimahaia Iratxe Jaiok (artista), Laura Vallés Vilchesek (kuradorea, editorea eta ikertzailea) eta Bulegoa z/b-ko kideek osatu zuten.

ALEJANDRA POMBO SU: HOLES

Bulegoa z/b-n egingo dudan lehen topaketa honetan, nire azken pelikulak partekatuko ditut: It’s Called Listen (2016), Wild Palms (2017) eta Fade to Black (2021). Hiru film horiek HOLES trilogia osatzen dute, eta, hor, erlazioak eta haien konplexutasunak ardatz dituen narratiba emozional batekin esperimentatzen dut. Kontua da sintonizatzea testuinguruarekin eta zehaztutakoarekin hausten duen erritmo batekin, gure begirada gainditzen duen “zerbait gehiago” horrekin lotura izateko. Azaldu, erakutsi eta ikusten utzi ezin den zerbait; aurkitu behar dena. Aurkikuntzaren errugabetasuna, absentzia batez, zerbaiten desiraz, zerbait lortu, ukitu eta hutsune batekin topo egin eta hartaz gozatzeaz mintzo dena. Informazio-falta bere edertasunaren parte da. Izan ere, gauza batzuk ezagutzera ematen dira eta beste batzuk agerian geratzen dira. Orainaldiko istorio bat ezin da informazioa izan.

Bulegoa z/b-ko egonaldian ikus-entzunezko material berri baten inguruan lan egingo dut, azken urteotan garrasiari buruz egiten ari naizen ikerketari dagokionez, izateak egotean duen esperientzia gisa animalia bilakatzearekin lotuta. Izatea leku gisa.

Alejandra Pombo Su (Santiago de Compostela, 1979). Arte Bisualetan lizentziatu zen Unibertsitate Konplutentsean (Madril). Bartzelonan ikasketa akademikoak zabaldu zituen Pompeu Fabra Unibertsitatean Arte Digitaletako masterra eta MACBAk emandako PEI eginez. Arte Ederretan doktorea da, performancearen nozioa artearen esparruan sartzearen paradoxei eta ondorioei buruzko tesi batekin. Hainbat proiektutan parte hartu du, besteak beste, hauetan: What is Third (La Casa Encendida, Madril, 2015), Primer Proforma (MUSAC, León, 2010), Mugatxoan (2004-2009) Laboral (Gijón), Fundação Serralves (Oporto) eta Arteleku (Donostia-San Sebastián). Egonaldiak ere egin ditu, besteak beste, hauek: I-Park Foundation (Connecticut, AEB), Atlantic Center for the Arts (Florida, AEB), PACT-Zollverein (Essen, Alemania), MAC (ACoruña), La Casa Encendida (Madril), CA2M (Madril) eta Ranchito, Matadero (Madril). Duela gutxi, FMJJ 2021 Egonaldi Artistikoen I. deialdiko irabazlea izan da.