KOMISARIOTZA-IKASTAROA. RUTH NOACK: ZATOZTE BUELTA BAT EMATERA…

by

Zatozte buelta bat ematera. Ibilaldi bat laurogeita hamarreko hamarkadako erakusketen komisariotzaren memorian barrena
Nola izan genuen ekitaldi txikien espiritua abiaburu, adibidez, arteari eta diskurtsoari buruz auto-antolatutako gau-jaiak, eta nola eman zioten horiek itxura handik hamarkada batera antolatu genituen eskala handiko erakusketei. Eta ea gaur egun praktika autodidakta horietakoren bat erabili ahal dugun.

Mesedez, irakurri testu hauen zatiak:

Teresa de Lauretis, “Desire in Narrative”. Hemen: Alice Doesn’t. Feminism. Semiotics. Cinema, 1984.
edo
Stephen Heath, “Narrative Space” (1976). Hemen: Questions of Cinema, 1981.

Orduko une hura islatzen duten testu teoriko erradikalak dira biak ala biak: inspirazio-iturri jende askorentzat, irakurtzeko eta ulertzeko zailak izanda ere. Nahiko nuke saioko parte-hartzaileek plazerezko jarrera har dezaten testuak irakurtzean, eta, testuak menperatzen saiatu beharrean, ahalegina egin dezaten erabilgarri zaizkien aurkikuntzak biltzeko. Gainera, gonbit egin nahi diet aurkikuntza horiek gainerakoekin parteka ditzaten.

Ikastaroan parte hartzeko eta testuak jasotzeko, idatzi helbide honetara: bulegoa@bulegoa.org

Ruth Noack egilea, kritikaria, hizlaria eta komisarioa da. Artea eta Artearen Historia ikasi zituen. Orain dela gutxi, The Corner at Whitman-Walker-eko zuzendari exekutibo izendatu dute Washington DC-n. Noack documenta 12-ko komisarioa izan zen (2007). Roger M. Buergel-ekin batera, erakusketa hauetako komisarioa izan da, besteak beste: Scenes of a Theory (1995), Things We Don’t Understand (2000), The Government (2005). Banaka, erakusketa askotan aritu da komisario, hala nola hauetan: Not Dressed for Conquering – Ines Doujak, Loomshuttles/Warpaths (2012) eta Notes on Crisis, Currency and Consumption (2015). 2019ko urriaren 18an, Stuttgarteko Württembergischer Kunstverein-en inauguratuko da Atenasen, Pragan eta Beijingen (2018) aurkeztutako Sleeping With a Vengance, Dreaming of a Life zirriborro-erakusketa. Haren ikergaien artean “Ghosting the Nation” (Nazioa eta fantasmagoria) eta “Museum in a School” (Museoa eskolan) ditugu. Arte Garaikideko Komisariotzako programako zuzendaria izan da Londresko Royal College of Art-en (2012-2013), eta luze aritu da eskolak ematen, esaterako, DAIn (Dutch Art Insitute, Arnhem) (2015-2019). Artikulu eta saiakera akademikoez gain, Sanja Ivekovic-en Triangle obraz idatzi du Afterall Books-en (2013), eta Agency, Ambivalence, Analysis. Approaching the Museum with Migration in Mind (2013) lana editatu du.