AURORA F. POLANCO: KONDIZIORIK GABEKO UNIBERTSITATE BATETIK. IDAZKETA GERORATUA ETA JAKINTZA XEHEAK.

by

Kapitalismo akademikoaren garai hauetan, Michel Foucaultek orain dela lau hamarkada adierazi zuenez, irabaziak sortzen dituzten sofa batzuetan etzanda jarraitzen gara: ezkontzako logelakoan, psikoanalisiarenean eta gure unibertsitate viktoriarrekoan. Proposamena egin nahi dut azken horren alderdi batzuei buruz berriz hausnartzeko, humanitateak ardatz gisa hartuta, curriculuma banatzean artea kokatu den eremu zabala, batez ere ikerketako gaiei dagokienez.

Jacques Derridaren aholkuei jarraiki, kondiziorik gabeko unibertsitate bat izateko, humanitateek beren kontzeptuen dekonstrukzioa egin behar dute. Hasteko barnealdea landuko dugu, “kontenplaziozko” eredua, bakarkako ikasketari eta hausnarketari lotuta dagoen jakintzarako banakako sarbide gisa; eta, gero, nor bere baitan biltzeko joera ikusiko dugu, modernitatearen figura eredugarrietatik ikasi duguna, Heidegger-en etxolatik Virginia Woolfen gelaraino abiatuta. Bestetik, egiaztatutako ekintzak oinarritzat dituen eredua dugu, “jakintzaren biltegia”. Ekintza horiek denak funtsezkoak dira humanitate “zientifikoentzat”, eta lotzaileagoak edo elkarrizketan oinarrituago dauden beste batzuekin erkatuko ditugu.

Gero, idazkera bera hartuko dugu. AHRC-ek [Arts and Humanities Research Council] practice-led research (praktikak gidatutako ikerketa) nahiago du, practice-based research (praktikan oinarritutako ikerketa) kontzeptuaren aurrez aurre dagoen terminoa. Praktikak gidatutako ikerketaren arabera, praktikarekin batera ezinbestekoa da “ikerketa-prozesuaren dokumentazioa lantzea, eta testuaren azterketa edo azalpena ere bai, jarrera horretan bermatu ahal izateko, eta hausnarketa kritikoa frogatzeko”.

1972an, Roland Barthesek ikerketa-lana desiran txertatzeko aholku ematen zien ikertzaile gazteei, hau da, gaia idazketara botatzeko, ez “adierazteko”, baizik eta barreiatzeko eta, horrela, ikerketaren diskurtsoa gainditzeko. Ildo horretan, posmedia kondizioaren parodia eginez, aipa al liteke kondizio postestuala, bertan saiakeraren idazketak ardatzetik, bidetik atera (Derrida) ahal izango luke tradiziozko “zuri gaineko beltza”, “pentsamendu kritikoaren biltegi” bakar den aldetik, ikerketa artistikoan esku hartzen duten praktiken idazketa-espazioaz beste era batez hausnartu ahal izateko?

Idazketaren kontzeptua zabal dezakegu (zabal genezake), obratik testura igaro, eta testutik esanahia sortzen duten zeinuen egitura konplexu batek (definitu beharrekoak) eraikitako gailura. Teoria eta praktikaren arteko tradiziozko dikotomia modernotik alde egiteko modua da hori, topologia berri batez hausnartzeko era, bertan, ikerketa eratzeko modalitate desberdinen izenean mugi dadin idazketa. Humanitateen topologia berri horretan campusa zeharkatzeko, hainbat lerrori jarraitu behar zaie, “adierazpen partzialak”, jakintza xeheak, kokatuak, “formagabeak” lotzeko, erabiltzen ditugun zeinuen ekonomia globaletan esku hartzeko moduko idazketa material batekin.

Aurora Fernández Polanco katedraduna da Madrilgo Unibertsitate Konplutentseko Arte garaikidearen teoria eta historia sailean. Sakon landu ditu egungo artea hautematean izan diren aldaketak eta pentsamendu baten bidez narratibez berriz hausnartzen duten arazoak, liburu, artikulu, hitzaldi eta antolatutako ikastaro eta mintegietako irudien bitartez. Egin dituen azken argitalpenen artean, honako hauek aipatuko ditugu: “Voir Basilio Martin Patino avec Georges Didi-Huberman”, hemen: T. Davila et P. Sauvanet (arg.) Devant les images. Penser l’art et l’histoire avec Georges Didi-Huberman, Paris, Les presses du réel, 2011; “Mnemosyne versus Clio: la Historia desde el Arte”, hemen: Espacio, tiempo y forma, UNED, Madril, 2012; “Ver a distancia”, hemen: Lecturas para un espectador inquieto (arg.: Yayo Aznar eta Pablo Martínez, Madril, CA2M, 2012; “Mnémosyne à l’époque de la digitalisation globale (Tavola des chocs modernes)”, hemen: Images Re-vues, 2013. Besteak beste, erakusketa hauetako komisarioa izan da: Image(s), mon amour. Rabih Mroué, CA2M, Móstoles, 2013. Re-visiones aldizkariko argitaratzailea da. http://re-visiones.imaginarrar.net/