Zer aldatuko litzateke gizakiek eta ez gizakiek elkar onartuko balute praktika artistikoaren barruan? Agencyren eta Michael Marder-en arteko hizketaldia

by

Zer aldatuko litzateke landareak eta animaliak praktika artistikoaren barruan sartuko bagenitu? Hala egitekotan, zer esango digute egiletzaz eta agentzia artistikoaz? Nola aldatuko litzateke arteaz dugun kontzeptua? Sor liteke eztabaidarik sormenaren ideiaz landare edo animalia bati aplikatuta?

12:00: Agency: 001652 gauza (Tximinoaren selfieak)

12:30: Michael Marder: Landareak artistatzat hartzen dituen erretratu bat

13:00: Agencyren eta Michael Marder-en arteko hizketaldia

Agency: 001652 gauza (Tximinoaren selfieak)
Sarritan, praktika artistikoak ez-gizakiei dagozkie (animaliei, txoriei, landareei, harkaitzei…). Hala ere, jabetza intelektualeko eskubideek gizakiak diren “egileen” egiletza-eskubideak besterik ez dituzte aintzat hartzen. Egiletza-eskubideen legearen definizioa ez dagokie esplizituki gizakiei, baina jurisprudentziak ez ditu ez-gizakiak aintzat hartzen, “artelanen eragile” izateko. Zer gertatuko litzateke ez-gizakiak praktika artistikoen barruan sartuz gero? Agencyk espekulazioko galdera hori hartzen du abiaburutzat 001652 gauza (Tximinoaren selfieak) gogora ekartzeko, animalien eskubideen aldeko PETA erakundeak ordezkatutako Naruto makakoaren eta David Slater natura-argazkilariaren artean sortutako lege-eztabaida, Narutok egin eta Slater-en liburuan argitara emandako zenbait argazki zirela eta.

Michael Marder: Landareak artistatzat hartzen dituen erretratu bat

Iruzkin labur batzuen bidez, gonbit egiten dizut landareek estetika eta poiesis prozesuetan parte hartzeko duten modu guztiak elkarrekin irudikatzera. Artelanetako material gisa erabilita, pigmentuek, paperak, mihiseak edo zurak ez dute artistaren ideiaren irudi gauzagarria besterik gabe jasotzen, beren izaerari eusten diote aurka eginez nolabait, eta hasierako diseinua bihurritzea eragiten dute. Landareen ohiko izatean, landareak jolas estetikoetan murgiltzen dira, eta, beren burua kanpoaldean gero eta gehiago erakutsiz, azaldu egiten dira, eta erakusketan kokatu. Era berean, landareek beren burua sortzen eta birsortzen dute etengabe, hala nola adar berriak hazarazten, hostoak erortzen uzten edo sexu-organo berriak (loreak) ernarazten dituztenean. Atmosferako eta munduko bertako artistak dira, aire arnasgarria sintetizatzen dutenak, haiek bateratzen baitituzte esparru organikoa eta inorganikoa, eta era askotako eremu biologikoetako izakiak artikulatzen baitituzte. Horiek dira landareak artistatzat hartuz egindako erretratuari eskaini nahi nizkiokeen zertzelada kontzeptualetako batzuk.

Agencia Kobe Matthysek 1992an sortu zuen ekimen artistikoa da. Hazten ari den “gauzen zerrenda” batek osatzen du. Naturaren eta kulturaren sailkapenen arteko bereizketa erradikalaren aurka dago, eta, beraz, gorputza eta burua, kolektiboa eta banakakoa, arrunta eta originala, aldakorra eta iraunkorra, ideia eta adierazpena, egitatea eta sorrera, objektua eta subjektua edo gizatiarra eta gizatiarra ez denaren arteko zatiketaren aurkakoa ere bai.

Michael Marder Ikerbasqueko irakasle ikertzailea da Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHUko) Filosofia Sailean Gasteizen, eta irakasle laguntzailea Txileko Santiagoko Diego Portales Unibertsitateko Giza Zientzien Institutuan. Ingurumenaren filosofia, fenomenologia eta pentsamendu politikoari buruzko hainbat artikulu eta liburu eman ditu argitara. Hau da haren azken monografikoa: Energy Dreams: Of Actuality (Columbia University Press, 2017).

* Hitzaldiak eta solasaldia ingelesez izango dira