Aneta Szylak eta Hiwa K.: Taqseem

by

  • 01.aneta_.hiwa_.01.JPG

Aneta Szylak komisario poloniarrak eta Hiwa K artista kurdu irakiarrak solas egingo dute hainbat alditan garatuta dagoen “Estrangement” (Deserritzea) proiektuari buruz. http://estrangementproject.blogspot.com/

Arte-lankidetza eta -elkarketa nozioen izaera zaila bera akuilu bat da isiltasunak, gabeziak, hausturak, itxaroteak, hutsuneak eta absentziak izan dezaketen indarra bilatzeko. “Estrangement” formagabeko proiektu bat da, bidaiatzen du, eta tokiko baldintzetara egokitzen da, baina ez ditu nahitaez desberdintasunak itzultzen. “Estrangement” proiektuak darabiltzan osagaiek, itxuraz, ez dute elkarren arteko harremanik; osagai horiek behatzen ditu, eta, batzuetan, abian jartzen ditu.

“Estrangement” proiektuaren ardatza kultura-formen zirkulazioaren auzia da. Nozioa era horretan aztertzen da gurutzatu egiten baitira Sklovski-ren poetika –formalismo errusiarraren ordezkaria denarena– eta arabierazko taqseem hitza –zentzu bikoitza duena: musikazko inprobisazioa eta zatiketa geometrikoa–. Aurkitutako formak eta “egunerokotasuna” dira proiektuak forma hartzeko eta desegiteko duen moduan sartzeko ateak.

“Estrangement” erakusketa gisa aurkeztu zen 2010eko udaberrian, Londresko The Showroom-en. 2001eko udan, Gdansk hirian egongo da, Wyspa Arte Institutuaren Alternativa Jaialdian.

Hiwa K. artista eta musikari alderraia Alemanian bizi da, iheslari politikoaren estatusa izanda. Hainbat proiektu garatu ditu, kultura-ekoizpenari, parte-hartzeari, ezagutzaren transmisioari eta gertaeraren zabalkuntzari loturiko paradoxak lantzeko. Laurogeiko hamarkadan hasi zen artean jarduten, pintura arloan, beste intelektual, musikari, dramaturgo eta artista batzuekin batera prestakuntza informala Iraken jaso ondoren. 1998. urtean pintura alde batera utzi zuen, eta gitarra espainiarra jotzeari ekin zion, Paco Peña, Paco Serrano, Antón Jiménez eta Oscar Largo bezalako flamenkoko gitarra-joleekin prestakuntza jaso ondoren. Italiako Manifesta 7 bezalako nazioarteko ekitaldietan hartu du parte.

Aneta Szylak, Wyspa Arte Institutuko zuzendaria izateaz gain, institutuaren sortzaileetako bat da. Poloniako Gdansk hiriko ontziola zaharretan dago kokatuta institutua. Komisario gisa antolatu dituen erakusketek esplizituki erantzuten diete kultura-, politika-, gizarte-, arkitektura- eta instituzio-aldeko berezitasunei. Oraintsuko erakusketen artean, hauek nabarmendu behar ditugu: “Estrangement” (Hiwa K-rekin batera) (The Showroom, Londres, 2010), “Behin eta berriz” (Centennial Hall, Wroclaw, 2009), “Hautatua”, Galit Eilat-ekin batera (Digital Art Lab, Holon, Israel), eta “Itzultzea: ezinezko bilduma” (Wyspa, 2008). Hainbat lekutan argitaratu ditu testuak eta artikuluak: Aprior Magazine, n.paradoxa, Art Journal, ArtKrush eta Art Margins. Gaur egun, doktoregoko tesia idazten ari da, Londresko Goldsmiths College-n eta Copenhagen University-ko Copenhagen Doctoral School-en.

 

Seacex-ek laguntza eman du Aneta Szylak-en bisitaldian, bisitarientzako nazioarteko programaren barruan.

Formagabeko ezagutza formak 2010-1011 programarako laguntza eman dute: