Hormaren kontrako ekoizpenak
LEIRE ARANBERRI: HAHA-HA ͜ AH
by
2025eko azaroaren 15a, larunbata – 19:30
Performancea Bulegoa z/b-ren 15. urteurreneko festaren programaren barruan aurkeztuko da.
HAHA-HA ͜ AH
haha-ha ͜ah performanceak kantu baten testura fisikoki hurbiltzeko nahia du sorburu. Laurie Andersonek “O Superman” (1981) lanean abestutako hitzen laburpen bat testua, eta besakadaren luzerarekin eta urratsarekin tartekatzen da. Ekintza batetik hurrengora arteko itxaronaldi hori —kontu bat bestearen atzetik joatea— da elkargunea Bulegoa z/b-ren perimetroan aurrera egiteko, eta bi ekintzen arteko erlazioan neurtzeko.
Leire Aranberri (Bilbo, 1993) Arte Ederretan graduatua da EHUn eta Bernako HKBn (2025). João dos Santos Martinsek komisariatutako PACAP4 programan parte hartu zuen Lisboako Forum Dança-n (2020), eta Butoh ikasi zuen Rhizome Lee-rekin Indiako Dharamshal-en (2017-2019).