SARA AHMED. ELKARRIZKETA CARMEN ROMERO BACHILLERREKIN

by

Sara Ahmed eta Carmen Romero Bachillerren arteko elkarrizketa
Eguna: astelehena, 2024ko urriaren 14a. 18:00.
Sarrera librea lekua bete arte.

Topaketan, Sara Ahmedek eta Carmen Romero Bachillerrek ibilbide bat egingo dute queer teorian, kritika postkolonialean eta afektuen teorian espezializatutako Ahmeden lana aztertzeko. Besteak beste, teoria feministaren tresnak izango dituzte hizpide, hain zuzen, “feminista festa-zapuztaile” terminoa sortu zuen egile honek bere liburuetan erabiltzen dituenak eguneroko bizitzako eta testuinguru instituzionaletako zapalkuntza- eta diskriminazio-mekanismoak aztertzeko. Era berean, egileek aztergai izango dituzte Ahmeden testuetako hitzen garrantzia eta bere praktika idatziarekin lotura duten idazle feministen genealogia. Bestalde, gaztelaniara itzulitako lanek Espainiako Estatuan izan duten harrera aztertuko dute, bereziki ingurune akademikoan izandakoa.

Sara Ahmed idazle feminista eta akademiko independentea da, Ingalaterran jaioa, baina Australian hazia. Bere azterketa-arloak dira teoria feministen, queer politiken, postkolonialismoaren eta arrazismoaren aurkako borroken elkargunea; eta bere ekarpen teorikoak funtsezkoak dira sentikortasunaren ekoizpenaren erregimen globalak ulertzeko. 2016ra arte, Kultura eta Arraza Ikasketetako irakaslea eta Goldsmithseko (Londresko Unibertsitatea) Ikerketa Feministen Zentroko zuzendaria izan zen, eta genero-ikasketen inguruan ere lan egin zuen Lancasterreko Unibertsitatean. Bere liburuen artean honako hauek daude: Vivir una vida feminista, La política cultural de las emociones, Willful subjects, Queer phenomenology: Orientations, objects, others eta Differences that matter: Feminist theory and Postmodernism. Hona hemen bere webgunea: www.saranahmed.com

Carmen Romero Bachiller Soziologian doktorea da Unibertsitate Konplutentsean eta irakaslea UCMren Soziologia sailean: Metodologia eta Teoria. Feminista, bollera femme eta ama, Punto Violeta Somosaguas eta Colectivo de Familias HD (heterodisidenteen) taldeetako kidea da. Bere ikerketak gorputzak eta praktikak hartzen ditu materialtasun erlazionaleko produktu gisa, eta ahultasunak eta pribilegioak hartzen ditu ikuspegi feministatik, queer ikuspegi intersekzionaletik, eta, jakina, trans errealitatea barne hartzen duen ikuspegitik. ZTS/ZTG azterketetan espezializatuta dago, eta, gaur egun, lan egiten du osasun-sistemara sartzeko bazterketetan eta kanporatzeetan LGTBIAQ+ kolektiboarekin lotutako sexu- eta ugalketa-osasunaren arloan.

Caja Negra argitaletxearekin lankidetzan ekoitzitako jarduera.