ZINEMA_ILEGALEKO 112. SAIOA

by

Simone Barbès, ou Le vertu proiektatzea (Marie-Claude Treihlou, 1980, 77′), eta aurretik Nothing Is Something (Amina Gingold, 2023, 2′) eta L’arrotino (Danièle Huillet, Jean-Marie Straub, 2001, 7′). Ondoren, solasaldia. Bruno Delgado Ramok proposatutako saioa.

Roberto Martínez Benagesekin hizketan, diskurtsoaren gaia atera zen, ekintzari dagokionez. Batzuetan diskurtsoa ekintzaren ondoren baizik ez da lehertzen. Ekintza narratiboek iragartzen dute diskurtsoa. Bilbea hitz, alegatu, adierazpen, errekonozimendu eta ulermen bihurtzen da, eta ekintzak, berriz, erretinan irauten du. Beste batzuetan diskurtsoa ekintzatik aldentzen da. Hitzak irudimenezko ekintza sorrarazten du. Iragarri egiten du. Beste batzuetan hitzak berezko entitate bisuala du —testua pantailan. Muntaia ireki baten bidez, elementuak poetikoki kateatuz hitz-irudien erresonantziak dituen puzzle batekin jolastuko gara. Filmek beste era askotara mintzo zaizkigu. Hiru pieza elektrikoek hitz egiten digute, bakoitzak bere aldetik, eta, aldi berean, programa honek aukera ematen digu testu bateratu eta iragankor bat sortzeko. Hainbeste aukeraren artean, testu bateratu hori alegatu bat izan liteke munduko huskerien aurrean, gonbit bat haietatik jarrera hartzeko. Lehenengo pelikulan, loturarik gabekoari behatuz lotura berriak aurkitzen ditugu. Bigarrenean, etorri handiko zorrotzaile batek aniztasunari abesten dio. Hirugarrenean, 1980ko hamarkadako Pariseko zinema porno bateko foyerra tribuna bihurtzen da, zinemara joaten zen komunitateari hitz egiteko.

“Ezer ez dago ulermenetik harago.”
(Nothing Is Something)

“—Batzuetan batek nahastu egiten ditu munduko txikikeriak eta munduari egindako irainak.”
(L’arrotino)

“—Aizu, ikusle asko al dago?
—Ez dakigu. Guk ez dugu zenbatzen.
—Sarrerak mozten ditugu, besterik ez.
—Baina ez al dakizue, soziologikoki, zer publiko-mota dagoen?
—Ezta arrastorik ere. Begiak ixten ditugu, indarrez, eta gauza askoren aurrean.”
(Simone Barbès, ou Le vertu)

* Simone Barbès, ou Le vertu laneko azpitituluak, Pablo García Cangak prestatuak 2017ko ekainaren 20an Madrilgo Filmoteca Popularren (CS La Ingobernablen) Chantal zineklubak egindako saio baterako.

Bruno Delgado Ramo (Sevilla, 1991) arkitekturan trebatutako zinemagilea eta artista-ikertzailea da. Bere diziplinarteko lana ikerketa gisa planteatzen du zinema-baliabideen praktika esperimentalean eta materialean oinarrituta. Ikerketetan garrantzia dute espezifikotasun, prozesu eta irakurketa espazialaren ideiek, eta filmazioa eta proiekzioa kokaleku eta testuinguru espezifikoetako argi-prozesu gisa hartzen ditu. Filmen, proiekzio-inguruneen, ekintza eta argitalpenen esparruan aritzen da.