Beste egonaldi-modalitate batzuk
EGONALDI ARTISTIKOAK COSTA RICAN. EUSKAL KOMISARIO, IKERTZAILE ETA KULTURA-KUDEATZAILEENTZAKO DEIALDIA
by
EGUNAK
Egonaldia: 2024ko azaroaren 22tik abenduaren 2ra.
Deialdia: 2024ko uztailaren 25etik urriaren 9ra
Hautaketaren jakinarazpena: 2024ko urriaren 24a.
NON
Casa de Residencias del Centro Cultural de España en Costa Rica
San José, Costa Rica
Egonaldia irekita dago Costa Ricako Espainiako Kultura Zentroaren plataforma erabili nahi duten komisarioentzat, ikertzaileentzat eta kultura-kudeatzaileentzat, horrela haien ikerketak eta lotura kuratorialak osatzeko ekologia, krisi klimatikoa eta jasangarritasuna, hiri-eraldaketako prozesuak, giroa eta bizigarritasuna eta antzeko gaiak landuz egonaldiko esperientziarekin.
Costa Ricako Espainiako Kultura Etxearen Egoitza Etxea esperimentaziorako eta sorkuntza kolektibo eta kolaboratiborako gunea da, eta elkartzeko, aktibatzeko, trukatzeko eta eztabaidatzeko gune gisa pentsatuta dago, ideiak, prozesuak eta metodologiak zalantzan jartzeko. Printzipio hauetan oinarritzen da, besteak beste: elkarlaneko ingurune batean esperimentatzea, instituzio barruan eta kanpoan ikastea, sorkuntza artistikoa ikerketa- eta ekintza-prozesu gisa. Helburu hauek ditu: sorkuntza eta ekoizpen artistikoko prozesuak sustatzea, kultura-eragileen mugikortasuna hobetzea eta tokiko eta eskualdeko arte-eragileentzako ikaskuntza-inguruneak sortzea.
Ekimen hau 2021az geroztik Costa Ricako Espainiako Kultura Zentroaren eta Bulegoa z/b-ren artean sortutako kultura-lankidetza baten emaitza da. Bi erakundeek bi noranzkoko lankidetza-hitzarmen baten bidez bat egiten dute, Euskal Herriko eta Costa Ricako kultura-eragileak trukatzen laguntzeko.
DEIALDIAREN BALDINTZAK
- EGUNAK
Egonaldia: 2024ko azaroaren 22tik abenduaren 2ra.
Deialdia: 2024ko uztailaren 25etik urriaren 9ra
Hautaketaren jakinarazpena: 2024ko urriaren 24a.
- XEDEA
Egonaldi honen helburuak honako hauek dira:
- Costa Ricako kultura-eragileen sorkuntza-lana nazioartekotzen laguntzea, Espainiarekin truke artistikoa bultzatuz.
- Instituzioek erantzun bateratua ematea kultura-eragileen alde lankidetzan aritzeko beharrari, ekologia, krisi klimatikoa eta iraunkortasuna, hiri-eraldaketako prozesuak, giroa eta bizigarritasuna kontuan hartuta.
- ZUZKIDURA
Egonaldirako pertsona 1 hautatuko da.
Egonaldiari esker, Costa Ricako Espainiako Kultura Zentroak gastu hauek ordaintzen dizkio egoiliarrari:
- Aireporturako joan-etorriak.
- Estudioko bisitetarako joan-etorriak.
- Ostatua, tailerra eta lan-espazioa.
- 1.000 euroko ordainsariak egoiliarrarentzat (PFEZren atxikipenari lotuta)
- Jarduera publikoen zabalkundea, laguntza logistikoa ikerketa aurkeztean.
Eta Bulegoa z/b-k honako hauek:
- BILBO-SAN JOSÉ-BILBO joan-etorriko hegaldia.
- Egonaldiko egunetako bidaia-asegurua.
- Elikadura-ordainak (bidaia-poltsa): 330 USD
Hautatutako pertsonak bere gain hartu beharko du bidaiako baldintzak betetzeko ardura herrialdeen arteko osasun-neurriei, migrazioari eta/edo mugako postuei dagokienez.
- DEIALDIAREN EZAUGARRI ESPEZIFIKOAK
Egonaldiko jarduerak publikoak dira eta CCEren programazioaren barruan daude. Horrela, komisarioa, ikertzailea edo kultura-kudeatzailea tokiko arte-komunitatearekin lotu ahal izango da, eta bere lana ezagutzera eman eta ikertzeko aliantzak eta lan-ildoak sortu ahal izango ditu.
Egoiliarrak jarduera hauek egin beharko ditu:
- Tailer bat eskaini, azaroaren 25etik (astelehena) 29ra (ostiralera), 09:00etatik 12:00etara.
- Portafolio-ikustaldiak egin, azaroaren 28an (osteguna) eta 29an (ostirala), 14:00etatik 17:00etara.
- Estudioko bisitak egin, azaroaren 25ean (astelehena), 26an (asteartea) eta 27an (asteazkena), 14:00etatik 17:00etara.
- Ikerketa aurkeztu, azaroaren 28an, osteguna, 19:00etan.
Tailerrean, portafolioko bisitetan eta estudioko bisitetan deialdi publiko bidez hautatutako parte-hartzaileak egongo dira, eta deialdi hori egoiliarraren eta CCEren artean eraikiko da aldez aurretik. Gure gidariak egindako garraioko laguntza duten estudioko bisitak erdiko goi-ordokira mugatuko dira, gehienez 10 km-ko distantziara CCEtik.
- ESKATZAILEAK
Adinez nagusi diren komisario, ikertzaile eta kultura-kudeatzaileek egonaldian parte hartzeko aukera izango dute, nazionalitatea edozein dela ere, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan legezko migrazio-estatusarekin bizi badira. Laguntza hau komisarioentzat, ikertzaileentzat eta banakako kultura-kudeatzaileentzat da. Kolektibo, elkarte eta bestelako erakundeei irekita egon arren, egonaldia pertsona bakar bati adjudikatuko zaio.
- HAUTATZEKO IRIZPIDEAK
Ebazpena honako irizpide hauen arabera emango da:
- Tailerrak kultura kudeatzeko eta komisariotzako tresnak eskaintzen dizkie parte-hartzaileei, kalitatea du eta koherentea da deialdiaren ildo tematikoekin eta egoiliarraren ikerketa-ildoekin.
- Egiten ari den ikerketak kalitatea du eta koherentea da deialdiaren ildo tematikoekin.
- Hautagaiaren ibilbidea koherentea da aurkeztutako tailerrarekin eta ikerketarekin.
- Tailerra, ikerketa eta ibilbidea bateragarriak dira CCEren ikerketa-ildoekin eta programarekin.
- Bideragarritasuna eta egokitzapena CCEk dituen baliabideei eta espazioari dagokienez.
- Proiektuaren dimentsio publikoa.
Ezetsi egingo dira gutxiengoen aurkako gorrotoa bultzatzen duten proiektuak, eta sexu-orientazioa, gutxiengo etnikoa, dibertsitate funtzionala eta antzeko arrazoiak direla-eta diskriminatzaileak edo giza eskubideen aurkakoak direnak.
- ESKABIDEAK ETA AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA
Eskatzaileek modu birtualean aurkeztu behar dute eskabidea, web-inprimakiaren bidez, eskaera-aldia amaitu aurretik. Eskabidearekin batera, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzte:
- Tailerraren proposamena, honako hauek jasota: 200 hitzeko deskribapen laburra, 5 saioetako bakoitzaren programazioa/agenda, hartzaileak.
- Ikerketaren dosierra.
- 200 hitzeko biografia/azalpen biografikoa.
- CV eguneratua.
- Dokumentazioa deialdiaren inprimakiaren bidez baizik ez da jasoko.
- Dokumentazio osoa formatu digitalean aurkeztuko da, PDF formatuko artxibo bakar batean, IZENA_ABIZENAK_RESIDENCIA.PDF izenarekin eta 5Mb-eko.
- IZENA EMATEKO EPEA
2024ko uztailaren 25etik urriaren 9ra.
- EPAIMAHAIA
Batzorde misto batek baloratuko ditu proiektuak. Costa Ricako Espainiako Kultura Etxeko lantaldeak eta Bulegoa z/b-ko kideek osatuko dute batzordea.
- DEIALDIAREN EBAZPENA
Deialdia ebatzita, argitara emango da tartean diren instituzioen webgunean eta/edo sareetan, beranduenez 2024ko urriaren 24an, baita posta elektronikoz ere. Ez da inolako posta-truke, ez komunikazio gehigarririk izango hautatuak izan ez diren eskatzaileekin.
- EGONALDIA GAUZATZEA ETA JARRAIPENA EGITEA
Hautatutako pertsonak lagundu beharko du sorkuntza-prozesua komunikatzen eta atzeraelikatzen, baita egonaldia ezagutarazten ere tartean dauden bi instituzioen sareetan. Horretarako, honako hauek egin beharko ditu: Sorkuntza-prozesua denbora errealean dokumentatzea argazkiekin edota bideoarekin, sare sozialen bidez. Sare sozialetako estekak eta dokumentazio-materiala Espainiako Kultura Etxera eta Bulegoa z/b-ra bidaltzea, astelehenero, egonaldiak irauten duen bitartean.
Hautatutako pertsonak tailer-proposamenean aldaketaren bat egin behar badu, aldez aurretik jakinarazi beharko du, betiere horrek jatorriz aurkeztutako proposamena nabarmen aldatzea badakar. Aldaketa horren arrazoiak justifikatu beharko ditu, eta emandako informazioaren balorazioa ikusita onartu edo ukatu ahal izango da.
Egonaldia eta egonalditik eratorritako jarduerak CCEren eta Bulegoa z/b-ren 2024ko programaren parte izango dira. Jarduera publikoak egonaldian egingo dira. Tailerra dagoen bitartean, Egoitza Etxean egon beharko da. Asteburuetan, egoiliarra Costa Ricako beste txoko batzuetara joan ahal izango da, bere kabuz. Aireporturako joan-etorriak egoitzatik izango dira beti.
- FORMALIZAZIOA
Hautatutako pertsonak urriaren 29a baino lehen sinatu beharko du Espainiako Kultura Etxeak eta Bulegoa z/b-k helarazitako onarpen-konpromisoa.
Onuradunak onarpen-konpromisoa eta, hala badagokio, faktura bat sinatzea ezinbesteko baldintzak izango dira emandako laguntza jasotzeko.
Laguntza onartzeak berekin ekarriko du aurkeztutako proiektua garatzea guztiz gauzatu arte.
CCEren Egoitza Etxean egoteko arauei dagokienez, hautatutako pertsonak konpromisoa hartu behar du osorik errespetatzeko eta betetzeko segurtasunarekin, ordenarekin eta espazioari eta lankideei tratu ona ematearekin lotutako guztia.
- ORDAINKETA
Laguntza aldez aurretik ordainduko da, egonaldia behar bezala egiten laguntzeko, hautatutako pertsonak onartu eta onarpen-konpromisoaren akordioa sinatu ondoren.
- PROIEKTUAREN ZABALKUNDEA
Egoiliarrak bere jardueren dokumentazio-irudiak erabiltzeko eskubidea lagatzen du, CCE eta Bulegoa z/b-ren egonaldien programa zabaltzeko.
Egoiliarrak konpromisoa hartzen du CCE eta Bulegoa z/b izendatzeko eta etiketatzeko, CCEn izandako egonaldian sortutako materialen eta jardueren zabalkunde pertsonalean.
- OINARRIAK ONARTZEA
Deialdi honetan parte hartzeak berekin dakar deialdiaren oinarriak eta apelaezina izango den ebazpena onartzea, baita edozein motatako erreklamazioei uko egitea ere.
Inprimaki hau bete eta bidali zure proposamena:
Elkartu dokumentu guztiak 5Mb arteko fitxategi bakar batean eta erantsi zure proposamena PDF
formatuan.