BETTY BÉSALA: SERVIRTE A MI MODO, ME PERMITE EL TIEMPO

by

Servirte a mi modo, me permite el tiempo
Betty Bésalaren aurkezpena
2026ko otsailaren 24a, asteartea. 19:00

Betty Bésalaren aurkezpena, Bulegoa z/b-n izango duen egonaldiaren hasieran. Servirte a mi modo, me permite el tiempo izeneko bere proposamena Raquel G. Ibañezen Resonare fibris proposamenarekin batera hautatu zuten 2025eko egonaldien deialdian. Oier Etxeberriak (artista, musikaria eta komisarioa), Dora Garcíak (artista) eta Bulegoa z/b-ko kideek osatu zuten epaimahaia.

BETTY BÉSALA: SERVIRTE A MI MODO, ME PERMITE EL TIEMPO

Lagun horiek,

Hemendik azaltzea onartu duzuenez, agertuko gara ez hitz jaso eta egia iraunkorrekin, baizik eta ekinaldiaren morrontzatik.

Barka, eszenikoa nekez atzematen da. Entsegu-leku batean gertatzen da dena: tailer, fikzio, denborak arreta galtzen duen babesleku batean. Ez dugu eguzkiaz, ez mundu handiez jakin nahi. Bukatu da oraindik —ezagutzen dugula uste dugunean ere— arrotz den mundu txiki hori haztatzen ibiltzea.

Diziplinarik gabeko nahasketa batetik abiatuta —literatura, plastiko eta mugitzen gaituen horretatik—, fikzioaren eta errealitatearen arteko tirabira bilatzen dugu, gehiegikerian, errezitaldian edo nolabaiteko barregarrikerian erortzeko arriskuan egon arren. Horrela antzerki-ñabardura bat eratzen da: irregularra eta aldakorra. Igarobide edo deabrutxo batzuekin cruising egiteko espazio deitu nahi badiozue; irudia onartuko dugu , azalpen handirik gabe.

Orain nahasmenean mugitzen bagara ere, prozesuan zerbait argituko dela uste dugu. Lorezainak badaki: arbolatxoak altsuma berriak dituenean, oraindik ez da fruitua, baina adarrak izateko itxura ditu.

*Testuak Goetheren Fausto laneko “Hitzaurrea Zeruan” du oinarri.

Betty Bésala Màrius Peidrozek eta Carlota Lázarok osatutako kolektiboa da. Lagunen arteko topaketa gisa sortu zen, bakarkako lana utzi eta kolektiboaren alde egiteko beharraren aurrean.

EHUko soinu-gelan sendotu zen, eta jaialdietatik (MEM-Musika Esperimentalaren Jaialditik, adibidez) eta bestelako kultura-espazioetatik igaro da.

Lantzen duen esperimentazioak absurdua du ardatz, eta, batez ere, antzerki- eta literatura-erreferenteetatik abiatzen da.

Elkartzen dira, ondo pasatzeko eta interesatzen zaienarekin zerbait egiteko.