Post-Studio krit klass Bulegoa z/b-n. Erlea Maneros Zabala

by

1976tik 2008ra arte Michael Asher-ek California Institute of the Arts-en eman zuen Post-Studio ikastaroa eredutzat hartuta, Post-Studio krit klass bigarren edizio honek bost saio izango ditu eta astean behin burutuko da 2019ko ekainaren 27a eta uztailaren 25aren artean. Parte-hartzaileek bukatutako obra bat aurkeztuko dute, eta taldeak kritika zehatz-mehatz egingo du. Tailer honen bidez, praktika artistiko kritikoa sustatu eta landu nahi da. Ahalik eta ikuspegi gehien hartuko dira kontuan artelanak aztertzeko, sakon ikasi eta ikertzeko.

Egunak: ekainaren 27a, uztailaren 4a, 11, 18a eta 25a, 09:00etatik 18:00etara (+).

Taldea: 10 artista.

Inskripzioa: idatzi bulegoa@bulegoa.org helbidera, eta bidali 200 hitzeko curriculuma eta amaitutako lanaren deskribapena eta helburua jasotzen dituen 500 hitzeko motibazioko gutuna, lanaren 4 argazki edo gehienez 4 minutuko iraupena duen bideoaren estekarekin batera.

Inskripzioko epearen amaiera: Ekainaren 20a.

Erlea Maneros Zabala (Bilbo, 1977) artista da, eta Kaliforniako Joshua Tree-n bizi da eta lan egiten du. Glasgow School of Art-en eta California Institute of the Arts-en egin zituen ikasketak. Besteak beste, instituzio hauetan izan ditu lanak erakusgai: Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía (Madril), Museo Experimental El Eco (Mexiko Hiria), REDCAT (Los Angeles), Guggenheim Bilbao Museoa (Bilbo), CAPC Musée d’Art Contemporain (Bordele) eta Bombas Gens Centre d’Art (Valentzia).