Hormaren kontrako ekoizpenak
Hormaren kontrako ekoizpenak izenpean, bulegoa z/b ekimenak lan-ildo bat proposatzen du, iraupen gutxiko proiektu artistikoak ekoizteko. Proiektu horien euskarria bulegoan erabiltzeko moduan dagoen horma bakarra izango da. Antzokiko “laugarren hormako” eta erakustokiko “kubo zuriko” hiru dimentsioko guneen konbentzioen aurrean, pareta baten bi dimentsioko azalera eskaintzen da. Gune bakundua da baina aski da, topagune bat mugarritzen du, eta bertan ekintza performatiboa eraiki daiteke. Hormaren kontrako ekoizpenak ildoaren arabera, pareta orri zuri bat da, eta haren gainean testuak eta idazkiak desegituratu ahal dira.