Egoitza deialdia

Deialdia aurkezteko epea 2018ko ekainaren 4an irekiko da, eta uztailaren 2an itxiko da.

Deialdi hau berariaz bideratuta dago Bulegoa z/b ekimenaren barruan hainbat fase eta mailatan arte eta ezagutza ekoiztera. Egonaldia Euskal Autonomia Erkidegoan eta Estatuan bizi diren autoreentzat irekita dago, eta hilabeteko iraupena izango du gehienez, baliabide espazialak, diskurtsiboak eta ekonomikoak barnean hartuta.

Gure bulegoko gunea deskribatzeko, oinplano karratuko 85 metroko lokal bat dela esan daiteke. Bereizgarri nagusia bertako lau leihoak dira: erakusleiho moduan, kanpoaldearekin elkarrizketan daude. Kanpoan Solokoetxe auzoko oinezkoentzako gunea dago. Lokalak hainbat erabilera izan ditu: kontzertuak jotzea, hitzaldiak eskaintzea, aldi labur baterako erakusketak osatzea edota tokian bertan berariazko ekintzak gauzatzea.

Bulegoa z/b, espazio fisikoa ez ezik, testuinguru bat ere bada, eta sormen- eta pentsamendu-mailako hainbat arlok elkarrekin topatzeko aukera ere bai. Erreferente bat da artistentzat eta pentsalarientzat, orain dela zortzi urtetik garatzen ari garen zeharkako ildoa ezagututa, interesa izan baitute gune honen barruan gertatu den guztiarekin.

2018an, Bulegoa z/b ekimenak finkatu egin nahi du orain arte berez gauzatu izan den gertaera bat: eskatu dutenen esku uztea, hala espazioa, nola bertan lan egiten duten langileen denbora.

Deialdi publiko baten bitartez, Bulegoa z/b ekimenak egonaldi bat eskaini nahi die 2018an edozein diziplinatako artistei eta ikertzaileei, bulegoko espazio fisikoa eta beren eskura jar ditzakegun baliabideak erabili ahal izan ditzaten, lana edo ikerkuntza garatu ahal izateko.

Egonaldia bukatzeko, artista egoiliarrak proposatutako jarduera publikoa egingo da, eta Bulegoa z/b 2018ren programaren barruan txertatuko da.

Egonaldian izango den pertsonari aukera eman nahi diogu haren konfort-eremuak albora uzteko, ezagutza praktiko edo teorikoko formak entseatzeko eta, hortaz, nolabait hasieran zegoen lekutik aldatzeko.


DEIALDIKO BALDINTZAK

1. EGONALDIRAKO DIRU-LAGUNTZA

Bulegoa z/b ekimeneko egonaldi-deialdi irekiak baliabide hauek eskaintzen ditu:

Hilabeteko egonaldia Bulegoa z/b gunean.

900 euroko ordainsaria egoiliarrarentzat.

500 euro bidaia-poltsa eta ostatu gastuetarako, gehienez.

Jarduerarako 200 euroko ekoizpen-gastuak, gehienez.

Laguntza logistikoa eta diskurtsiboa Bulegoa z/b 2018ko programaren barruan jarduera bat antolatzeko.

Tokiko ingurune artistikoan jarduera ezagutzera ematea, aurkezpenerako laguntza ematea eta garatutako proiektuaren bitartekaritza-lana egitea.

2. EGUNAK

Deialdia aurkezteko epea 2018ko ekainaren 4an irekiko da, eta uztailaren 2an itxiko da.

Egonaldia hil batekoa izango da, 2018ko irailaren 3tik abenduaren 14ra bitartean, baina zehaztu gabe dago oraindik.

Ebazpena 2018ko uztailaren 18an jakinaraziko da.

Jarduera publikoa egonaldia gauzatzen den bitartean izango da.

3. AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Informazio hau eskatzen da:

Egonaldian gauzatuko den proiektuaren txostena (gehienez 10 orri PDFa).

Azalpen-gutun laburra, aurkezteko arrazoiarekin (gehienez orri bateko PDFa).

CV eguneratua.

Harremanetarako datuak (e-posta eta telefono zk.).

Dokumentazioa web-orriko inprimakiaren bidez bidaliko da: bulegoa.org

Dokumentazio osoa formatu digitalean aurkeztuko da, PDF formatuko artxibo bakar batean, NOMBRE_APELLIDOS_RESIDENCIA.PDF izenarekin eta 5Mb-eko.

4. BATZORDEA ETA HAUTATZEKO IRIZPIDEAK

Sektoreko profesionalek eta Bulegoa z/b ekimeneko kideek osatutako batzorde misto batek baloratuko dituzte proiektuak.

Edizio honetako epaimahaiko kideak bi profesional gonbidatuak eta Bulegoa z/b-ko kideak izango dira (azken hauen botoa boto bakar bat bezala zenbatuko da).

Ebazpena irizpide hauen arabera emango da:

Aurkeztutako proiektuaren kalitatea eta koherentzia.

Hautagaiaren ibilbidearen eta proiektuaren arteko koherentzia.

Proposamena Bulegoa z/b-ren ikerkuntza-ildoetara eta programara zenbateraino egokitzen den.

Bideragarritasuna, eta Bulegoa z/b guneko baliabideetara eta espaziora zenbateraino egokitzen den.

Proiektuaren dimentsio publikoa.

5. PARTE HARTZEKO BALDINTZAK

Deialdian aurkeztuko diren lagunek konpromiso hauek onartuko dituzte:

Egonaldia eta bertatik eratorritako jarduerak Bulegoa z/b 2018ko programaren barruan sartuko dira.

Proiektuaren aurkezpen publikoa egingo da, egonaldiko eginkizunen artean; haren formatua Bulegoa z/b-rekin elkarlanean zehaztuko eta ekoitziko da.

Deialdiaren ebazpena eman ondoren egonaldia onartzen ez bada, aurretiaz jakinarazi beharko da atzera egin dela proposamenarekin, behar adina denbora emanda.


Azpiko inprimakia bete eta bidali zure proposamena:

Elkartu dokumentu guztiak 5Mb arteko fitxategi bakar batean eta erantsi zure proposamena PDF formatuan.

Elkartu dokumentu guztiak 5Mb arteko fitxategi bakar
batean eta erantsi zure proposamena PDF formatuan.

Zure datuak bidaltzean, gure pribatutasun politika onartzen duzu.