Posts From the yearly archives: "2010"

Zarata eta Kapitalismoa oraingo talde-plataforma ikerkuntzan aritzen da, eta kapitalismoak gure bizitza nola baldintzatzen duen islatzen du, inprobisazioa eta zarata baliatuz. Zaratak eta inprobisazioak historikoki aldarrikatu dute mendetasunetik askatzeko eta agentziamenduko eta jabekuntzako prozesuak lor ditzaketela. Guk ahalmen hori aztertu eta eztabaidan jarri nahi dugu. Zarata eta inprobisazioa arriskuko jarduteak dira, hala musikaren industriaren…(Gehiago irakurri)

  • 04.ana_.marta_.01.JPG

Deschooling Classroom epe luzeko proiektu bat da, eta Jugoslaviak eratzen zuen alderdiko kultura-eszena independentearekin jarduten du. Ikerketa egiteaz gain, hautabideak eskaintzen ditu, arteko eta kulturako hezkuntzan dauden eredu hierarkikoen aurrez aurre jarririk. Proiektua 2009. urtean jarri zen abian. Arte performatiboetan teoria eta praktika garatzen dituen Belgradeko TkH taldeak antolatu du, Skopje-ko Kontrapunkt erakundearen…(Gehiago irakurri)

zinema_ilegala 2007. urtean hasi zen Belgraden, Teoria Ibiltaria plataformaren ekimen gisa. 2008. eta 2009. urteen artean, edizio bereziak egin zituzten Zagreben eta Istanbulen; eta 2010. urtetik aurrera TkH plataformak zinema_ilegala jarri zuen abian Parisen. Les Laboratoires d’Aubervilliers-ek antolatu zuen, bere programaren barruan sartuta. (Auto-)hezkuntzako proiektu irekia da, eta, haren bidez, filmak trukatu…(Gehiago irakurri)

Women’s Audio Archive lanean, 1984. urtean bere herrialdea utzi ondoren Marysiak egin zituen audio-grabazioak daude bilduta. Zinta horietan, ekitaldi publikoak, mintegiak, hitzaldiak, biltzarrak eta elkarrizketa pribatuak jaso dira. Garai bateko diskurtso bereziaren erakusgarri baliotsua dira, 1983. eta 1990. urteen arteko garaiarena. Lewandowskaren ustez, sasoi horretan, October aldizkariaren inguruan zeuden artistak eta akademikoak, eta…(Gehiago irakurri)

  • 01.aneta_.hiwa_.01.JPG

Aneta Szylak komisario poloniarrak eta Hiwa K artista kurdu irakiarrak solas egingo dute hainbat alditan garatuta dagoen “Estrangement” (Deserritzea) proiektuari buruz. http://estrangementproject.blogspot.com/ Arte-lankidetza eta -elkarketa nozioen izaera zaila bera akuilu bat da isiltasunak, gabeziak, hausturak, itxaroteak, hutsuneak eta absentziak izan dezaketen indarra bilatzeko. “Estrangement” formagabeko proiektu bat da, bidaiatzen du, eta…(Gehiago irakurri)

  • 02.aneta_.hiwa_.pedro_.01.JPG

Máquina P.H. ikerketa eta sorkuntzako proiektuen eta lanen kontinuum bat da, herri-kultura eta, bereziki, flamenkoa du aztergai, eta sistematikoki garatu da laurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdetik hona, batez ere Andaluzian. Máquina P.H., horrez gain, gune bat da, leku bat ihesak sorrarazteko, herrikoia denari, herriari, behetik doanari gizarte- eta politika-aldetik eman…(Gehiago irakurri)