Posts Currently viewing the category: "Zinema_ilegala"

Terri Floridok proposatutako Lucio filmaren proiekzioa eta, ondoren, solasaldia. Lucio Aitor Arregik eta Jose Maria Goenagak 2007. urtean idatzi eta zuzendu zuten film bat da. Lucio Urtubiaigeltsero eta militante anarkistaren bizitza du hizpide, hainbat hamarkadatan sistema kapitalistaren kontrako era askotako ekintzetan aritutako gizonaren gorabeherak. Lehenengo pertsonan kontatutako film honek erritmoa hartzen du pixkanaka, thriller bilakatzeraino…(Gehiago irakurri)

Andreas Wutz-ek proposatutako Peter Weiss-en zenbait filmen proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia. Peter Weissek, Die Ästhetik des Widerstands (Erresistentziaren estetika) eleberriari eta Marat/Sadeantzezlanari esker ezagun egin zen egile suediar-alemanak, mira handia zion Luis Buñuelen obra zinematografikoari. Buñueli eskaini zion Avantgardefilm (1956) estetika zinematografikoko kapitulu nagusia, eta, gainera, zinema surrealistako…(Gehiago irakurri)

Amadeo Bordigari egindako elkarrizketa bakarraren zati baten proiekzioa. Mattinek eta Blas Etxebarriak proposatutako saioa, eta, ondoren, solasaldia. Hil baino pixka bat lehenago egindako elkarrizketa honetan, Amadeo Bordigak eztabaida egiten du Antonio Gramscirekin, eta faxismoaren inguruan zituen desadostasunak azaltzen ditu. Saioan, Blas Etxebarriak parte hartuko du, eta Bordiga bera eta haren ideiak azalduko dizkigu. Horrez gain…(Gehiago irakurri)

   Loty Negartik proposatutako Traité de bave et d’éternité (Isidore Isou 1951, 123 min) filmaren proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia. “Duela gutxi Rodolfo Valentinori eskainitako film amerikarra ikusi ondoren, lagunek esan didate proiekzio osoa eman dutela nigan pentsatzen. Rodolfo Valentino tango garaiko beheko Isou bat da, eta, era berean, Isou dantza letristaren garaiko Rodolfo Valentino…(Gehiago irakurri)

Loty Negartik proposatutako L’Anticoncept (Gil J. Wolman, 1951, 60 min.) filmaren proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia. “1952ko otsailaren 11n, Gil J. Wolmanen L’Anticoncept filma proiektatu zen Parisko Avant-Garde 52an. Handik hilabete batzuetara, zentsurak legez kanpokotzat jo zuen filma, antza, garai hartako gustu onaren kontrakoa zelako. Hori ergelkeria. Filmak nahiko ondo azaltzen ditu…(Gehiago irakurri)

Héctor Reyk proposatutako Siddheshwari filmaren proiekzioa (Mani Kaul, 1989, 92 min.) eta, horren ondoren, solasaldia.  Mani Kaul (1944-2011) Indiako zinema-zuzendariak eta musikariak eragin handia izan zuen Parallel Cinema mugimenduan, eta Indiako Uhin Berriaren aitzindaria izan zen. Berlinen izan nuen haren lanaren berri, irakasle izan zuen Estatu Batuetako Cat Lamb konpositore lagunari esker…(Gehiago irakurri)

The Garden filmaren proiekzioa [Derek Jarman, 1990, 1h 28min]  The Garden filma Kristoaren pasioaren interpretazio pertsonal bat da, Jarmanen begiradatik egina. Lineala ez den collage honetan, bi maitale umiliatu, atxilo hartu eta torturatzen dituzte. Zuzendariaren kezkarik sakonenak eta pertsonalenak agertzen dira bertan: erlijioko dogmak, gizabanakoaren sinesmenak, bidaia espiritualak… Dungeness-en zuen bizitokiko lorategi inguruan filmatu…(Gehiago irakurri)

Komisario Berriak taldeak proposatutako Le Jardin d’essai filmaren proiekzioa [Dania Reymond, 2015, 42min] eta, ondoren, solasaldia. Samir zinemagile aljeriarrak aurrekontu baxuko film bat egin nahi du, setiatutako hiri bati buruz, profesionalak ez diren gazteen talde batekin. Casting-a eta entseguak egin, eta lorategi eder eta lasai batean filmatu bitartean, familia berezi bat sortzen hasten…(Gehiago irakurri)

Catherine Foulkrodek proposatutako Zhantai (Platform) filmaren proiekzioa [Jia Zhangke, 2000, 2h 34min], eta, ondoren, solasaldia. Hizkuntzak: Mandarin txinera eta shanxi txinera, eta azpitituluak gaztelaniaz. Mao ondoko Txinako modan izan ziren joera bitxiak ikertzen nenbilela topatu nuen film hau. Platform filma Fenyang herrian (Shanxi probintzian) dago kokatuta, zuzendariaren jaioterrian, eta honela definitu dute: “denbora, eraldaketa eta…(Gehiago irakurri)