Posts Currently viewing the category: "Zinema_ilegala"

Yolanda Pereñak proposatutako aire zabaleko proiekzioa eta, ondoren, solasaldia. The age of stupid (Franny Armstrong, 2009, 92 min.) Film ekologista eta futurista honek baliabiderik gabeko mundu suntsitu bat aurkezten digu, muturreraino ustiatu eta kutsatu delako hondatutakoa. Protagonistak aspaldiko zenbait dokumental berrikusten ditu (aspaldikoak berarentzat, etorkizunean bizi baita), konturatzen da iragarritako hondamendia izan zela eta…(Gehiago irakurri)

Leire San Martínek proposatutako aire zabaleko proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Zéro de conduite (Jean Vigo, 1933, 42 min.) En rachâchant (Jean-Marie Straub, Danièle Huillet, 1982, 7 min.) Mobile Men (Apichatpong Weerasethakul, 2008, 4:08 min.) Saio honetan, hausnarketa egin nahi dugu batera proiektatuko ditugun ikus-entzunezko hiru proposamenek duten esanahiari…(Gehiago irakurri)

Laura Díezek eta Melodie Martínek proposatutako proiekzioa, eta, horren ondoren, solasaldia. Soinu-proiekzioa: Mirarien formari buruzko ikerketa (Riccardo Giacconi 2012). Mirarien formari buruzko ikerketa irrati-dokumentalak sakon aztertzen du txotxongiloen esparrua, Kolonbiako ingurunean kokatuta, eta esparru hori sortu zenean 1970eko hamarkadako testuinguru politiko eta sozialari estu-estu lotuta zegoela azaltzen du. ANTespaciok proposamen…(Gehiago irakurri)

Eriz Morenok proposatutako proiekzioa, eta, horren ondoren, solasaldia. Proiekzioa: Bruce Lee: The Lost Interview (Michael Rothery, 1971). 24 min. Elkarrizketa honetan, Leek hainbat gai hartzen ditu hizpide, hala nola, borroka-arteak, hizkuntzak, bere filosofia eta etorkizunari begira dituen itxaropenak. 國產凌凌漆 From Beijing with love (Stephen Chow + Lik-Chi Lee, 1994). 94 min. Dinosauro-hezurdura erraldoi baten…(Gehiago irakurri)

Marcos Urquijok proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Proiekzioa: Wolmi Island (Cho Kyong-Sun, Koreako Herri Errepublika Demokratikoa, 1982) 2013. urtean, 60 urte bete dira Koreako Herri Errepublika Demokratikoaren (Ipar Korearen) eta Amerikako Estatu Batuen arteko armistizioa sinatu zenetik. Hala ere, tentsioa hor dago, eta, gaur den egunean, ez da Bake Ituna izenpetu. Bi estatuen arteko…(Gehiago irakurri)

Duen Neka’hen Sacchik proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Proiekzioa: Bye, Bye Blondie (Virginie Despentes, 2011). 1980ko hamarkadan, bi nerabek elkar ezagutzen dute ospitale psikiatriko batean. Ahanztura bera oroimenez eginda dago. Zinema_ilegaleko saio honek absentzia eta aztarna materialen bilbeaz egiten du hausnarketa. Oroimena eraikitzeko kontakizuneko gailuez. Tanatopolitikaz. Heterotopiez…(Gehiago irakurri)

Ángela Palaciosek proposatutako ikus-materiala proiektatzea. Proiekzioa ikusi aurretik, proposamena aurkeztea. Proiekzioa: Land of the Pharaohs (Howard Hawks, 1955). Hollywoodeko garai epikoko film honetan, hilobi bat eraikitzen dute, Khufu faraoia eta bere ondasun guztiak bertan gordetzeko, faraoiaren bigarren bizitzan. Ángela Palaciosek Zinema ilegaleko saio hau proposatu du irudiak berriz egiteko eta urruntzeko prozesuak lantzeko. Hortik…(Gehiago irakurri)

Bob Curwenek proposatutako proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia. Proiekzioa: Hiru anaia (Tre fratelli) (Francesco Rosi, Italia, 1981) Aitak deitu ondoren, hiru anaia Italiako hegoaldean dagoen beren jaioterrira itzultzen dira, amaren hileta-elizkizunetara joateko. Hiru anaiek hiru ikuspegi desberdin irudikatzen dituzte, hirurogeita hamarreko hamarkadaren bukaerako Italian, ustelkeriak eta indarkeria politikoak kolpatutako gizarte hartan zeuden hiru ikuspegi…(Gehiago irakurri)

Jorge Núñezek proposatutako proiekzioa eta, horren ondoren, solasaldia. Proiekzioa: Reflections of evil (Damon Packard, 2002-2004). Fantasiazko zinema, Steven Spielberg, George Lucas, Tony Curtis eta haien barruko bosgarren dimentsioarekin, baina protagonista gisa. Jorge Núñez (Santurtzi, 1983) Igurtziak: artifizio dramatikoak gaur egungo zinemagintzan izeneko tesia idazten ari da, zinemarekin zerikusia duten testuak idazten ditu…(Gehiago irakurri)