CAMILA TÉLLEZ. Eraikina. Arkitektura jaio berri baterako metodologiak

by

“(…) ‘crear un espacio para este dar cuenta de nuestra propia intimidad’. La formulación de una voz que ‘da cuenta’ tiene relación para el Instituto [de arquitectura de Valparaíso] con ‘dar lugar’.”

[María Berrios: “Apuntes paratácticos sobre la poesía viva de la Escuela de Valparaíso”. En Eremuak #3 aldizkaria, 2016, 24. or.]

Planta 2 o 3 (Proliferación) / 2. edo 3. solairua (Ugaltzea)

2016. urtean Planta 0 (La Karpinteria) lanarekin abian jarritako ikerketa-ildoari jarraipena emanda, Edificio proiektuak irudien, espazio subjektiboen eta performatibitate kolektiboaren artean egon daitezkeen harremanak ikertzen ditu, eta, beraz, jarraipena ematen dio espazialitateari buruzko ikerketari, irudi finkoetatik abiatuta irudi mintzatuak performatuz.

Hurrengo eraikitze-aldian, Planta 2 o 3 lanean, elkarketa kolektiboak egiten jarraituko da, irudi finkoekin (deitutako parte-hartzaileek trukatuko dituzten irudi fotografikoekin) hurbileko edo urrutiko harremanak tenkatuko dituzten eta hizketan arituko diren –begiradaren eta hizketaren– metodo eta tresna performatiboetan sakontzeko, espazialitate negatiboa, kontatua eta aldizkakoa sortu ahal izateko irudien eta haiek eratzen dituzten subjektuen artean.

Solairu berri honetako arkitektura anbiguoak ez dio ondoz ondoko zenbakizko logikari jarraitu nahi eraikitze-lanean (eraikin fisikoetan eta bertikaletan normalean hori erabili arren). Horren ordez, solairu zenbakiaren ezbaia eta zehaztugabetasuna proposatzen ditu, mugimenduko tresna gisa, gorabehera teluriko modura, eraikiko dugun espazioan bi edo hiru aldiz elkarrekin bizitzeko eta kulunkatzeko aukera emango diguna.

Bulegoa z/b ekimenaren egonaldi honek instantzia egokia izan nahi du espazialitate ezkutuez eta askotarikoez pentsatzeko. Pentsatzeko nola bizi litekeen elkarrekin mugimenduan dagoen espazio batean, bizi izatearen eta hitz egitearen arteko egoera sortu berri batean, parte-hartzaileen kolektibitate subjektiboak eratzen duen eraikin immaterial eta erlazional batean.

EDIFICIO. Metodologías para una arquitectura naciente proiektuak IKERTU Sormen Lantegiak programaren diru-laguntza jaso du (2017).

http://cedificionuevo.wixsite.com/edificio/planta-2-o-3

Camila Téllez (Santiago, CL, 1982). Bilbon bizi da. Diziplinaz gaindiko lan artistikoan, performancea ikertzen du idazketatik, fotografiatik, marrazkitik eta bizileku dituen espazioetatik abiatuta, eta audientziarekin eta publikoa den horrekin dauden harreman ikusezinak aztertzen ditu, tokietan bitartekaritzan aritzeko proposamen desberdinak eginez.

Bilboarteko egoiliarra izan zen (Bilbo, 2016). Kalostra Eskolan hartu zuen parte (Donostia, 2015). Museo Nacional Centro de Arte Reina Sofía eta Universidad Castilla-La Mancha-ren Praktika eszenikoaren eta kultura bisualaren masterra egin zuen (Madril, 2013). PAStudies #27|Performance Art Studio-ko egoiliarra izan zen (Berlin, 2012). Arte bisualetako ikasketak egin zituen Finis Terrae Unibertsitatean, Txilen (Santigo de Chile, 2004). Marrazki eta artearen teoriaren irakaslea izan zen han (2004-2013). Arteko aldizkarietan idatzi du (Artishock, Arte&Crítica eta Escáner Cultural).

Zerikusia duten beste proiektu batzuk 2018an: 8 habitaciones (Eremuak erakusketa, Bi Dos Two, Azkuna Zentroa, Bilbo); MIRADOR Centro de Investigación (Prototipoak, 2018ko Forma Artistiko Berrien Nazioarteko Batzarra, Azkuna Zentroa, Bilbo).