“El Contrato” irakurketa-saioak

by

El Contrato-k (Kontratua), AlhóndigaBilbaoko egoitza-proiektuak, irakurketa-saio batzuk egingo ditu, lehen aldiari ekiteko. Saioak aldian behin egingo dira, 2013ko apirilaren eta 2014ko urtarrilaren artean, AlhóndigaBilbaoko Laborategi aretoan.

Lehen saioa apirilaren 22an izango da, astelehenarekin, eta saio bikoitza izango da (10:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00). El Contrato proiektua aurkeztu ondoren, Bulegoa z/b ekimeneko arduradunek irakurketa-saioak egituratuko dituzten arloen aurkezpena egingo dute: komisariotza, kritika, teoria soziala eta koreografia.

Parte-hartzea:

Irakurketa-saioetan parte hartzeko, inprimaki hau bete behar da:

http://www.alhondigabilbao.com/documents/10140/7d5ddb00-fdb9-4eb7-8522-1493669751c5

Helbide hauetako batera bidali beharko da inprimakia:

bulegoa@bulegoa.org

elcontrato@alhondigabilbao.com

Irakurketa-saio bakoitza egin baino astebete lehenago, testuak bidaliko zaizkie parte-hartzaileei.

Irakurketa-saioen datak:

Apirilaren 22a, maiatzaren 6a, 13a eta 27a, ekainaren 10a eta 24a, uztailaren 8a eta 22a, irailaren 16a eta 30a, urriaren 28a, azaroaren 11 eta 25a, abenduaren 9a eta urtarrilaren 13a.

Ordutegia: astelehenetan, 16:00etatik 20:00etara

Tokia: AlhóndigaBilbaoko Laborategi aretoa 

http://www.alhondigabilbao.com )