Posts Viendo los archivos del año: "2014"

Loty N.ek proposatutako bi filmen proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Style Wars (AEB, Tony Silver & Henry Chalfant, 1983, 69 min.) 1983. urtean telebistarako egindako dokumental honek hip-hop kulturaren sorburua aztertzen du. Graffitiaren gertakari azpikulturala eta 1980ko hamarkadako New York hiriko bizitza ditu ardatz. Poliziak, arte-kritikariak, metroko mantentze-lanetako langileak, “kaleko pertsonak” eta, batez…(Gehiago irakurri)

Joseba García Martínek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. The Suspended Step of the Stork (To Meteoro Vima tou Pelargou) (Theo Angelopoulos, 1991, 143 min.) “Itxarongela” Greziako hiri bat da, Albaniarekiko mugan kokatua. Alexandros kazetaria hiri bertan dago, hiria uzteko baimenaren zain han bilduta dauden errefuxiatuen berri ematen. Erreportajea egiten duen bitartean, aspaldi…(Gehiago irakurri)

Eskulturarekiko interesa abiapuntu hartuta, izaera performatibo nabarmena duten ikus-entzunezko lan batzuetara hurbiltzeko proposamena egin nahi dut. Jon Mikel Euba, Sandra Cuesta, Iñaki Garmendia, Inazio Escudero eta Elena Aitzkoa bezalako artisten lan batzuk dira, besteak beste, tesia prestatzeko egiten ari naizen lanaren ainguratze-puntuak. Neure praktika erreferentzia gisa hartuta, ikerketa honetan, eskulturaren ekoizpen eta…(Gehiago irakurri)

Terri Floridok proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. The Weather Underground (Sam Green, Bill Siegel, 2003, 92 min.) The Weatherman, lagunartean The Weather Underground izenaz ezagutua, Estatu Batuetako ezker erradikaleko erakunde bat izan zen, 1969tik hirurogeita hamarreko hamarkadaren erdialdera arte jardunean aritu zena. Dokumental hau lehen pertsonan kontatzen dute protagonistek. Gutako gehienontzat, irudi ezezagunak izango…(Gehiago irakurri)

Mikel Otxotekok proposatutako proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia. Red Light (Itziar Okariz, 1995, 3:14 min.) Saute ma ville (Chantal Akerman, 1968, 13 min.) Das kleine Chaos (Rainer Werner Fassbinder, 1967, 9 min.) Boy, Girl (Bruce LaBruce, 1987, 13 min.) In My Language (Amanda Baggs, 2007, 8:37 min.) Artisten, errealizadoreen eta zaleen multzo hibrido bat…(Gehiago irakurri)

“Gauza arrunten indarra” Zein tekla ukitzen dute Comic Sans-ek edo Gandía Shore-k, hainbesterainoko haserrea edo mespretxua sortzeko? Zer dugu jokoan adostasun horretan? Gauza arrunten inguruko zentzumenekin jolasteak zenbait pista eman ditzake. Arrunta dena trauskila da, maila baxuagokoa. Baina egunerokotasunera, ohikora eta betikora ere eramaten gaitu. Eta ordenatzearen tankera du, kategoriak eta hierarkiak…(Gehiago irakurri)

Peio Aguirrek proposatutako filmaren proiekzioa, eta, ondoren, solasaldia.  Performance (Donald Cammell / Nicolas Roeg, 1970, 105 min.) Estutasunean dabilen gangsterrak babesa aurkitzen du rock-izar izuti baten etxean. Horrela iragar genezake Performance filma. Donald Cammellek eta Nicolas Roegek zuzendu zuten batera 1968. urtean, eta Erresuma Batuko zinema-aretoetan estreinatu zuten 1971. urtearen hasieran. Aipu txarren arabera…(Gehiago irakurri)

“1992. Hiriburutzak, erakusketak eta estrategia kritikoak”. 2014ko urtarrilaren 10a, ostirala – 19:00 Espainiako estatuko erakusketa-politikan eta artean, erabateko iraultza izan zen 1992ko Sevillako Erakusketa Unibertsalaren inguruan, “Konkistaren” V. Urteurrena ospatzeko ekitaldiak zirela-eta. Une hori ezinbestez hartuta, aurkezpen honetan proposatzen dugun ibilbideak sigi-saga egiten du aurrera, ikusgarritasunaren eta kritikotasunaren molde berrien artean, hala…(Gehiago irakurri)