Posts From the yearly archives: "2014"

Agentziak 002115 gauza (Promenades en Pays Basque) atera du bere “gauzen zerrendatik” EL CONTRATO erakusketarako. Biarritzeko Les Ballets Basques Oldarra taldeak eta Europa Est-ek Promenades en Pays Basque diskoaren inguruan izan zuten legezko eztabaida du aztergai. Diskoan, Europa Est-ek baimenik gabe sartu zituen Les Ballets Basques Oldarra taldearen dantzarako musika-piezen interpretazioen grabazioak…(Gehiago irakurri)

Bulegoa zenbaki barik ekimeneko ateak 2010eko azaroan ireki genituenetik, argazkietan eta audioan jaso ditugu jendaurrean egin ditugun jarduerak. Azken lau urte hauetan sortu den soinu-artxiboa ez da gertatu denaren erregistro huts bat. Bulegoaren funtsezko osagaia da, bulegoaren helburuetako bat beti izan baita ezagutza ekoizteko bide ematea gure programan jasotako jendaurreko jardueren denborazko esparrutik harantz…(Gehiago irakurri)

Alboko pantailan, zinemaren historian filmatutako lehen eszena proiektatuta: Langileak Lyongo Lumière lantokitik ateratzen (Louis Lumière, 1895). Langileak fabrikatik atera, eta ikusleak antzokira sartzen dira. Interpretatzaileek hainbat modu garatzen dituzte subjektu langilea ikusleen aurrean desegiteko, eta, bitartean, langilea eraldatzeko prozesu batera doa herrestan pixkanaka: zinemaren herri-baliabidetik antzerki politiko populistara. Antzerkia abian dauden irudietan…(Gehiago irakurri)

Joseph Beuysen Nola azaldu margolanak hildako erbi bati performance historikoak (1965), azpi-izenburuan parafraseatutakoak, modu kontzeptualean egituratzen du pieza. Dantza garaikidearen definizioaren azpian dauden funtsezko ideia batzuei buruzko gogoeta koreografiko gisa agertzen da. Alabaina, era berean, aukera ematen digu geure buruari galdetzeko nola ikusiko litzatekeen dantza hori, ez ikusle edo interpretatzailearen ikuspegitik, lekuko diren objektuen…(Gehiago irakurri)

2014ko udan, gonbidapena egin genion Lorea Alfarori lan bat egin zezan Hormaren kontrako ekoizpenen esparruan. Artistak, gonbitari erantzuna emanez, esku-hartze bat egin du Bulegoa z/b lokaleko paretaren gainean. Lanaren lehen zatia da PARETARA izenekoa. Me salva tu piel azpi-izenburuaz, Bilboko Carreras Múgica galerian du erakusgai bigarren zatia, PARETARA BI (www.carrerasmugica…(Gehiago irakurri)

“Iraultzak ez du soilik izan behar langileek kapitala desjabetzea, ekoizteko baliabideak bahitzea, edo hori langileen izenean egitea. Iraultzak zuzenean suntsitu behar du erreprodukzioko harremana, langileak langile diren aldetik hori baitira eta hori bilakatzen baitira bertan –eta kapitala balioa balioztatzen den aldetik–. Iraultza komunista izango da edo ez da ezer izango. Horrela sortutako iraultzari ‘komunizazio’ esaten…(Gehiago irakurri)

Hannah Wilkek minbiziaren aurkako tratamendua izan bitartean egindako erretratuek, Mona Hatoumen Gorputz arrotza bideoinstalazioko “erretratu formagabeek”, edo Marilène Oliver-en Familiako erretratuak, lan bakan batzuk aipatzeagatik, gorputzaren gaineko mediku-begiradari egin zioten arreta, gorpuztasunaren eta genero-politika, sexualitate, espiritualtasun eta arrazionaltasunaren arteko loturaz eztabaidatzeko. Itxuraz, obra horietako askok iradokitzen zuten, azken batean, ez dugula…(Gehiago irakurri)

“Orain dela bost urtetik hona, irudia eta bisualitatea nozioek interesa pizten didate, gorputzari eta bere gaitasun performatiboari dagozkielako. Nozio horiek aukera ematen didate gorputzari eta egoera eszenikoari buruz behingoan hausnartzeko. Orain arte, Lola Rubiorekin batera egin dut ikerketa- eta sormen-lana. Feldenkrais metodoko prestakuntza jasotako artista horrekin The Present (2011) pieza egin nuen, eta Tr…(Gehiago irakurri)